Emakume trans

Emakume trans bere burua emakumetzat duen gizaki arra da. Emakume trans batzuk genero-disforia delako nahasmendua pairatzen dute, eta horri aurre egiteko zenbaitek emakumetzeko trantsizio-prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonak ordezteko terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Emakume trans terminoak emakume transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, emakume transexual guztiak transgeneroak dira, baina emakume transgenero guztiak ez dira transexualak.

Sexu-joera

Emakume trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola heterosexuala homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.