Emakume gazteak Senaren ertzean (uda)
Emakume gazteak Senaren ertzean (frantsesez: Les Demoiselles des bords de la Seine (été)) 1856an Gustave Courbetek margotutako olio-pintura da. Egun Parisko Petit Palais museoan dago. Couberten margolan ezagunetariko bat da.
Emakume gazteak Senaren ertzean (uda) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustave Courbet |
Sorrera-urtea | 1857 |
Izenburua | Les Demoiselles des bords de la Seine eta Les demoiselles des bords de la Seine (été) |
Mugimendua | Errealismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | picture frame: 205,5 (![]() ![]() mihise: 174 ( ![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Petit Palais |
Bilduma | Musée des Beaux-Arts de la ville de Paris (en) ![]() |
Inbentarioa | PPP377 |
Historia
1860ko hamarkadan emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. 1853an eskandalu handia sortu zuen, Bainu-hartzaileak obrarekin, eta 1875ean, berriz, Emakume gazteak Senaren ertzean margolanarekin. Bigarren obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien iragarle izan zen Courbet, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko eszenak, ehiza irudiak eta animaliak.
Margolan hau 1856 eta 1857an egin zuen Coubertek. Parisko Saloian aurkeztu zuen. Étienne Baudry (1830-1908)k, Couberten laguna eta mezenasek erosi zuen. Ondoren, margolariaren alaba zen Juliette Courbeten eskuetara pasa zen eta honek, 1906an, Frantziako estatuari eman zion.[1].
Deskribapena
Dimentsio handietako paisaia da. Bertan bi emakume gateak belardi batean etzanda daude, ibaiaren ertzean eta zuhaitz batzuen itzalean. Bi emakume horietatik ikuslearen gertuago dagoena, zehaztasuna handiago erakusten du. Soineko zuri bat du jantzita, begiak erdi irekita ditu eta ikusleari zuzenean begiratzen dio. Besteak soineko gorria du eta lore sorta bat du altzoan. Buruan txanoa du eta urrutira begira dago. Zuhaitzen azpian txano loredun bat ikusten da.
Izenburuak udan daudela adierazten du. Izenburuak ere ezkondu gabeak direla esaten digu ("demoiselles"). Ibaia Sena da. Ibaiaren ertzean, bestetik, objektu askokin beteta txalupa bat ikusten da. Zuhaitzak Quercus dira.