Emakume gaztea
Emakume gaztea (alemanez: Die Jungfrau) edo Birjinak Gustav Klimt austriar margolariaren margolana da, 1912 eta 1913 bitartean margotu zuena. Olio-margolana oihal gainean margotu zuen, eta handia da, ia karratua. Artistaren azkenetariko lan bat izan zen. Gaur egun Pragako Museo Nazionalean gordetzen da.
'Emakume gaztea Die Jungfrau' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustav Klimt |
Sorrera-urtea | 1913 |
Izenburua | Die Jungfrau |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 190 () Ă— 200 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Trade Fair Palace (en) |
Bilduma | National Gallery Prague (en) |
Inbentarioa | O 4152 |
Jabea | National Gallery Prague (en) eta ModernĂ galerie (en) |
Argumentu nagusia | Maria |
Deskribapena
Konposizioa goitik behera ikusita dago. Haren forma borobila da eta horrek lanari dinamismo handia ematen dio. Margolanean irudi multzo bat ikusten dugu: emakume gorputz batzuk, biluziak zein jantzita, eta elementu dekoratiboak (espiralak, zirkuluak, loreak, zintak). Guztia iluntasunez inguratutako uharte bat irudikatzen du. Ikusten diren jantziak errumaniar gustukoak dira.
Batez ere emakumeen aurpegiak bereizi egiten dira. Gazte batzuk lotan daude, beste batzuk erdi esnatuta. Batek margolanetik kanpora begiratzen du. Koloreak dotoreak dira eta apaingarrien aberastasunak multzoari sortaldeko kutsua ematen dio.
Interpretazioa
Antza denez, lan sinboliko honekin Klimek emakumeen garai desberdinak sinbolizatu nahi ditu. Prozesu baten ondorioz emakumeak kontzientzia lortzen du eta begiak irekitzen ditu.
Erreferentziak
Kanpo-estekak
- (Frantsesez):Margolanari buruzko iruzkina Le Garde-mots webgunean.
- (Gaztelaniaz):Ignacio Viloriaren iruzkina.