Emakume Abertzale Batza
Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an Bilbon sortutako EAJko emakumeen elkarte nazionalista da. Karmele Errazti izendatu zuten presidente, baina, Miguel Primo de Riveraren diktadura-aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Elkarte hau sortzeko jadanik Irlandan zegoen Cumann na mBan elkartean oinarritu ziren.[1]
Emakume Abertzale Batza | |
---|---|
Buruzagia | Karmele Errazti |
Sorrera | 1922 |
Egoitza nagusia | Bilbo |
Ideologia politikoa | Eusko abertzaletasuna |
1931n berragertu zen, berezko autonomia lortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. "Jaun-goikoa eta Lagi-Zarra" (JEL) eta euskara zituzten helburu; gizonezkoek gidaturiko lanaren menpeko ikusten zuten beren egitekoa. Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lanaz gain (ikastola eta haurtzaindegietan bereziki), propaganda eta gizarte-arazoak arintzen saiatu ziren. Jarduera honen emaitza, eta Juventud Vasca-rekin (EGI) batera, Euzko Irakasle Batza eta Euzko Ikastola Batza sortu ziren (1932).[1][2]
Elkartearen indarra eta eragina handia zenean, Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta frankistek gogor zapaldu zituzten. Gerra ondoren, asko erbesteratu egin ziren eta euskal errefuxiatuei eman beharreko laguntza prestatu zuten.
EABko kide ospetsuak izan ziren Karmele Errazti, Polixene Trabudua, Haydée Agirre, Maria Teresa Zabala, Julene Urzelai, Sorne Unzueta, Robustiana Mujika Egaña eta Elbira Zipitria.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Emakume Abertzale Batza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
- (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «Documentos» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
Bibliografia
- Bilbao Bilbao, Begoña; Ezkurdia Arteaga, Gurutze; Pérez Urraza, Karmele; Chueca Intxusta, Josu (koord.) (2012): Emakumeak, hitza eta bizitza, Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Garmendia Lasa, Elixabete (2012): "Pizkundeko lau emakume mitinlari", Euskonews, 634.
- Ugalde Solano, Mercedes (1993): Mujeres y nacionalismo vasco. Génesis y desarrollo de Emakume Abertzale Batza (1906-1936), Bilbo, Emakunde.
- Uruburu Totorikaguena, Laura (1997): Emakume Abertzale Batza (1922-1936), Bidegileak bilduma, Gasteiz, Eusko Jaurlaritza.