Elysia chlorotica
Elysia chlorotica Opisthobranchia edo itsas-barraskiloen taldeko animalia txiki-ertain bat da, moluskoen barruko gastropodoetan sailkatua. Kanpotik nudibrankio baten antza du, baina ez da gastropodoen klado horretako kidea. Sacoglossa kladoaren barruan sailkatzen da, zapa-zurrupatzaileen taldea. Talde honetako kide batzuek jaten dituzten algen kloroplastoak erabiltzen dituzte fotosintesia benetan egiteko, kleptoplastia izeneko fenomenoa eginez. Elysia chlorotica "eguzki energiaz dabilen itsas barraskilo" bat da, eguzki energia erabiltzen duelako kloropasto horiek elikatu eta beretzat behar dituen konposatuak eskuratzeko. Vaucheria litorea algaren kloroplastoak endosinbiotikoak dira espezie honetan.
Elysia chlorotica | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Sacoglossa |
Familia | Plakobranchidae |
Generoa | Elysia |
Espeziea | Elysia chlorotica Gould, 1870 |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Vaucheria litorea |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.