Ely Ould Mohamed Vall

Ely Ould Mohamed Vall (arabieraz: إعلي ولد محمد فال, I‘lī Wald Muḥammad Fāl; Nuakxot, 1953 Zouerat, 2017ko maiatzaren 5a) mauritaniar politikari eta militarra izan zen. Maaouya Ould Sid'Ahmed Tayaren aliatua izan zen eta boterea lortzen lagundu zion 1984ko estatu-kolpean. 1987an Mauritaniako poliziaren zuzendari izendatu zuten. 2005eko abuztuan Tayak boterea galdu zuen beste estatu kolpe batean eta Junta militarrak Vall estatuburu izendatu zuen. 2006an erreferenduma egin zen konstituzioa berritzeko, eta gobernuen agintaldiaren iraupena mugatu zen. Vallek 2007ko apirilaren 19an eman zion boterea Sidi Ould Cheikh Abdallahi presidente hautatuari. 2009an presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.

Ely Ould Mohamed Vall
6. Mauritaniako presidentea

2005eko abuztuaren 3a - 2007ko apirilaren 19a
Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya - Sidi Mohamed Ould Cheikh Abdallahi
Bizitza
JaiotzaNuakxot, 1953
Herrialdea Mauritania
HeriotzaZouerat, 2017ko maiatzaren 5a (63/64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 179090506 Edit the value on Wikidata

Kanpo estekak

Biografia
Mauritania
Artikulu hau Mauritaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.