Elvira Banotti

Elvira Banotti (Asmara, 1933ko uztailaren 17a-Lavinio (Erromatik gertu) 2014ko martxoaren 2a) Eritrean jaiotako Italiako kazetaria eta feminista izan zen.

Elvira Banotti

Bizitza
JaiotzaAsmara, 1933ko uztailaren 17a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1933ko uztailaren 17a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2014ko martxoaren 2a)
HeriotzaLavinio (en) Itzuli, 2014ko martxoaren 2a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Biografia

Bere aitona, XIX. mendearen amaieran Eritreara trena eraikitzera joan zen italiar bat zen; herrialde hartan ezkondu zen. Elvira Banotti 14 urterekin hasi zen lanean eta 1953an Asmarako Kontsulatuan kontratatu zuten. 1960an, Addis Abebako kontsulatura transferitu zuten, non Italiako agintarien zuzentarauak bete zituen. Besteak beste, moda, modeloen marrazketa eta moda desfileak antolatu zituen. Familia italiarra, greziarra eta eritrearra zen, eta 1962 eta 1963 artean Erromara joan zen bizitzera.

1969an, telebista saio batean, Indro Montanelli eskui muturreko idazlea salatu zuen 12 urteko neska eritrear batekin ezkontzeagatik. Montanellik, ohitura eritroaren arabera, 500 libra ordaindu zizkion neskatoaren aitari, Afrikako herri horretan bizi izan zen garaian. Italiara itzuli aurretik, neska Alessandro Pirzio Biroli jeneralari eman zion bere harem pribatu txikian sartzeko.[1]

1970eko uztailean, Rivolta Femminile (Emakumezkoen matxinada) taldea sortu zuen Erroman, Carla Lonzi eta Carla Accardirekin batera. Talde honek Manifesto di Rivolta femminile plazaratu zuen.[2] 1971n, La sfida Femminile argitaratu zuen, abortuari buruzko emakumeen testigantzak bildu zituen testua; kazetaritza-munduak eta mundu politikoak, Italiako Alderdi Komunistak barne, gogor kritikatu zuten testua.

Beste feminista batzuekin batera, Elvira Banottik « Tribunale 8 marzo » sortu zuen, erlijioa eta Eliza Katolikoa epaitzeko. "Elizak bortxaketaren teologia diseinatu du" zioen pankarta batengatik, L'Aquilan epaitu zuten erlijioaren difamazioagatik, baina absolbitu egin zuten. Erlijioaren difamazio-delitua geroxeago indargabetuko zen.

Elvira ohiko gonbidatua zen Maurizio Costanzoren Canale 5ean eta Giuliano Ferrararen saioetan Italia 1 telebista-kateetan. Espazio horietan, sexualitate maskulinoa harraparia dela adierazi zuen. Hurrengo urteetan, telebista kate pribatuek transmititutako pornografiaren aurka agertu zen argi eta garbi. Prostituzioaren aurka ere borrokatu zuen.[3]

Liburuak

  • La sfida femminile. Maternità e aborto, Bari, De Donato, 1971.
  • Autobiografia Una ragazza speciale, L’Ortica, 2011, Manifesto di rivolta femminile eranskinarekin. [4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Italieraz): Elvira Banottiri buruzko artikulua La Stampan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.