Elusa
Elusa (gaur egungo Eauze hiria) Novenpopulania erromatar probintziako hiri bat izan zen. X. mendean Elsa, gaskoiz Euso eta, gero, frantsesez Éauze bilakatu zen.
Elusa | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Novenpopulania |
Koordenatuak | 43°51′44″N 0°06′07″E |
Historia | |
Kultura | Akitaniarrak, erromatarrak |
K.a. 56. urtean erromatarrak hara ailegatu zirenean elusateen hiriburua handik hiru kilometrotara hegoalderantz izan zen.[1] I. mendean hiria eraiki zuten, Gélise ibaiaren ondoan. Civitas bilakatu eta III. mendean metropoli izendatu zuten, probintziako hiriburu bilakaturik.[2] V. mendetik aurrera gainbeheran zegoen.
Elusatar ezagunak
- Rufino, 335-395, kontsul eta Arkadio enperadorearen tutorea.
- Santa Silvia Akitaniakoa, 330 - 406, Rufinoren alaba.
- San Filiberto, 616-684, abadea.
Erreferentziak
- (Frantsesez) Pierre Pisani, ed. La Domus de Cieutat, histoire d'un quartier de l'antique Elusa. Elusa, 120 or. ISBN 978-2-9555083-0-5..
- (Frantsesez) Goihenetxe, Manex. (1998). Histoire générale du Pays basque. 1 Donostia / Baiona: Elkarlanean, 492 or. ISBN 2913156207. OCLC .41254536.
Kanpo estekak
- Elusa, capitale Antique Museoa, Elusako domusa ikusteko aztarnategi bisitagarria eta Séviaceko erroamatar villa batzen dituen eskaintza turistikoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.