Elur-maluta

Elur-maluta elurra osatzen duen izotz partikula bat da, izotz-kristal batzuen (oro har, maluta baino 10 milioi aldiz txikiagoak) baturarekin eratua. Atmosferan sortzen dira, tenperatura eta hezetasun baldintza meteorologiko jakin batzuetan, elurra esaten diogun prezipitazio fenomenoa sortuz.

Artikulu hau elurraren formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maluta (argipena)».
Elur-maluta
objektu fisiko naturala
Honen parteelur

Euskaraz, elur-malo, elur-mataza eta elur-luma terminoak ere erabiltzen dira elurraren forma hau izendatzeko.[1]

Hodei bat behar bezain hotza badago, ur-lurruna izoztu egiten da eta izotzezko kristalak eratzen ditu. -40 °C eta 0 °C arteko tenperaturan, ur-lurruna hodeiko hauts zatien inguruan kristalizatzen da. Tenperatura baxuagoetan, ur-lurruna zuzenean izotzezko kristaletan izozten da.

Izotzezko kristalak hodeietan mantentzen dira oso arinak diren bitartean. Behar bezain astunak direnean, lurrera erortzen dira. Erortzean, beste izotz-kristal batzuekin elkartu daitezke elur malutak sortzeko.

Elur-maluten forma anitzak.

Erreferentziak

  1. otsaila | 2013 | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.