Elur-kentzeko makina
Elur-kentzeko makina edo elur-kentzekoa bide batetik edo bestelako eremu batetik elurra kentzeko diseinatu edo prestatutako ibilgailua da.
Elur-kentzeko makina zeregin horretarakoxe sortutako ibilgailua izan daiteke, edo elurra kentzearren pala bat edo bestelako sistema bat erantsi dioten kamioia, traktorea nahiz noranahikoa.
Elurra kentzeko bi sistema daude:
- Pala batekin elurra alborantz bultzatzea.
- Turbina batekin elurra urrutira jaurtitzea. Hainbat metro elur erortzen denean, beste sistemarik ezin da erabili.
Orobat, elur-kentzeko trenak erabiltzen dira trenbidea garbitzeko.
Poloetan, era berean elur-kentzeko makinak behar dira hegazkinak lurreratu ahal izateko. Lehendabizi, hegazkinetik makina jaurtitzen da, jausgailu batekin; horrela, elur-kentzeko makinak lurra prestatzen du, hegazkina lurrera eta airera dadin.
Galeria
- Elur-kentzeko txiki bat, Ottawan (Ontario, Kanada)
- Espaloiko elur-kentzekoa, Hallowell hirian (Maine, Ameriketako Estatu Batuak)
- Elur-kentzeko kamioia
- Kaleko elur-kentzekoa, Quebec hirian
- Elur-kentzeko motonibelagailua
- Elur-kentzeko pala erantsi dioten hondeamakina
- Elur-kentzeko pala erantsi dioten nekazaritzako traktorea
- Elur-kentzeko kamioia, landabide batean
- Elur-kentzeko trena
- Elur-kentzeko trena
- Elur-kentzeko trena
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.