Eltziego
Eltziego[4] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrillakoa. Gasteiztik 46 bat kilometro hegoaldera dago. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago. Udalak Zieko[5] erabiltzen du webgunean.
Eltziego | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Herrigunearen ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Elciego | ||||||||||
Alkatea | Juan Carlos Uribe Rueda (Zieko Bai) | ||||||||||
Posta kodea | 01340 | ||||||||||
INE kodea | 01022 | ||||||||||
Herritarra | eltziegar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°30′53″N 2°37′06″W | ||||||||||
Azalera | 16,32 km2 | ||||||||||
Garaiera | 477-521 metro | ||||||||||
Distantzia | 46 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 964 (2023) −7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,06 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 10,82 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 25,77 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 57,78 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,69 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,16 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,94 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 18,07 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 4.13 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1583 | ||||||||||
Webgunea | http://www.elciego.es |
Geografia
Ingurune naturala
Erliebe gutxiko eremuan dago Eltziego, Mayor izeneko ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen duela.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Eskuernaga, Navaridas eta Guardia.
- Hegoaldean: Cenicero (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Guardia.
- Mendebaldean: Eskuernaga, Mañueta eta Errioxako Cenicero.
Historia
Herriaren berri zaharrak ditugu, 1067. urtekoak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako agiri batzuetan haren izena jada agertzen baitzen, El Cieko gisa. 1366. urtean, 15 etxe zeudela ziurtatzen zuen Nafarroako erresumak. 1368ko beste agiri batean, aldiz, Ilciego bezala agertzen zen.
Nafarroako Erresumakoa izan zen 1461 arte, ondoren Gaztelakoa. 1571. urtean, 150 etxe zeuden herrian. 1583an, Felipe II.ak hiribildu izendatu zuen, eta Guardiatik emantzipatzea lortu zuen, ordura arte haren menpe egon zen.
1864. urtean, 345 biztanle zituen.
Ekonomia
Eltziego Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Guardia eta Lantziegorekin batera. Azken boladan, ardoaren ekoizpenaz gain, gora doa horren inguruan sortutako turismoa.
Demografia
Eltziegoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: INE |
Politika
Udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eltziegoko alkatea Zieko Bai elkarteko Luis Aldazábal Ruiz de Viñaspre izan zen. Bost zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EE alderdiak bi zinegotzi eta PP alderdiak beste bi.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Zieko Baik zinegotzi bat gehiago lortu zuen, eta PPk bat galdu zuen. Luis Aldazábal berriro hautatu zuten alkate.
Eltziegoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Zieko Bai (ZB) | 6 / 9 |
5 / 9 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 2 / 9 |
2 / 9 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 9 |
2 / 9 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak
Hauek izan dira Eltziegoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6][7][8] | 1979 | 1983 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] | 1983 | 1987 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] | 1987 | 1991 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Fidel Uribe Alonso[6] | 1991 | 1995 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Fidel Uribe Alonso[6] | 1995 | 1999 | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] | 1999 | 2003 | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6] | 2003 | 2007 | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | |
Rafael Cruz Saenz Castro[6] | 2007 | 2011 | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | |
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][9][10] | 2011 | 2015 | Zieko Bai | |
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][9][10] | 2015 | 2019 | Zieko Bai | |
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][11][9][10][12][13][14] | 2019 | 2022 a | Zieko Bai | |
Juan Carlos Uribe Rueda[6][15][16][17] | 2022 | 2023 | Zieko Bai | |
Juan Carlos Uribe Rueda[17][18] | 2023 | Jardunean | Zieko Bai |
a 2022ko Urtarrilean Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre Alkatea zendu zen.
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura
Hizkuntza
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia. Hala ere, Eltziegoko euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.
XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran euskara berreskuratzeko gertatutako prozesuaren ondorioz, 2011. urterako Eltziegoko populazioaren % 18 elebiduna zen.
Jaiak
- Otsailaren 5ean San Blas eguna ospatzen da.
- Uztailaren 2an Santa Isabel ospatzen da, herriak, itxuraz, santa horrekin zerikusirik ez badu ere. Egun horietan Eltziegoko banderari omenaldia egiten zaio.
- Jai nagusiak, Irailaren 7tik 11ra ospatzen dira, Plazako Andra Mariaren omenez. Ekitaldirik garrantzitsuenetakoa, txupinazoaren egunean egiten den Barrihueloko jaitsiera da, Zeledonek egiten duenaren antzekoa.
- Azaroaren 30ean San Andres ospatzen da, Eltziegoko elizaren patroiaren eguna.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza: Eusko Jaurlaritzak monumentu historiko-artistiko izendatu zuen 1984an, eta kultura ondasun 2002an. Eraikinak aurrekari gotikoak dituen arren, homogeneotasun- eta trinkotasun-itxura handia du.[19]
- Herederos del Marques de Riscal izeneko upategi, spa eta hotela, Frank Gehry kanadar arkitektoak diseinatua. Gutxi gorabehera, 5.000 m2 eraiki ditu. Hotelak luxuzko 43 gela dauzka. Upategia bisita daiteke.
- Upategia eta hotela
- Atzealdeko ikuspegia
- Eraikina testuinguruan
Eltziegar ospetsuak
Herri eta hiri senidetuak
Eltziego ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Eltziego euskal era arautua Euskaltzaindiaren webgunean
- www.elciego.es
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- «Sáenz Castro, Rafael Cruz» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Aldazabal, alcalde de Elciego» Gasteiz Hoy 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Fallece el alcalde de Elciego, Luis Aldazabal» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- (Gaztelaniaz) «Fallece de un infarto Luis Aldazabal, alcalde de Eltziego» Naiz 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Aldazabal, alcalde de la localidad de Elciego» EITB 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Entregado a su pueblo» El Correo 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Uribe será elegido el viernes como nuevo alcalde de Elciego» Diario de Noticias de Álava 2022-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Uribe será el nuevo alcalde de Elciego» El Correo 2022-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Amado Martínez de Iturrate gana en Erriberabeitia con Ribera Baja Bizirik» Gasteiz Hoy 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- San Andres elizaren izendapena EHAAn.
- «Navarrete Ladrón de Guevara, Manuel Francisco» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- «Merino, Andrés» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Errioxako kuadrilla
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Eltziego, Arabako Errioxako turismoko webgunean
- (Gaztelaniaz) Eltziegoko udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Eltziegori buruzko webgunea
- (Gaztelaniaz) «Eltziego», Auñamendi Eusko Entziklopedia.