Eltzeko behiki

Eltzeko behiki, behiki egosi[1] edo pot-au-feu (euskaraz: «lapiko sutan») Frantziako gastronomiaren errezeta nabarmena da, barazkiz eta zapore-belarrez lurrindutako salda batean egosten den behikiz osatua. Eltzeko behikia frantziar eltzekoen familia zabalekoa da, Europa osoan dauden antzinako jaki landatar eta apalak, eta, beraz, eskualde eta nazio aldaerak ugariak dira tokiko osagaien arabera.[2]

Eltzeko behiki
Erregosi eta zopa
Osagaiakbehikia, azenarioa, Arbi biribila eta tipula
Historia
JatorriaFrantzia

Beste alde batetik egostearen ondoriozko salda zerbitzatzen da; harekin batzuetan ziriolak, irrisa edo orekia egosten dira, eta hura askotan afaltzeko gordetzen da. Aldi berean, muina hezurretatik banatzen da, mahaikideek txigortuan jan dezaketena. Gero, haragia zerbitzatzen da, Dijongo ziape pittin batekin batera, barazkiekin batera. Haragi-hondarrak xehatu eta haragi-orea egiteko erabil daitezke, baina ez da ohikoa Frantzian.

Erreferentziak

  1. «pot-au-feu» Nola Erran (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. (Frantsesez) Julia Csergo, ed. Pot-au-feu. in: Mutations. Paris: Autrement.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.