Elsie de Wolfe
Elsie de Wolfe edo Lady Mendl izenez ezaguna (New York, AEB, 1865eko abenduaren 20a – Versalles, Frantzia, 1950eko uztailaren 12a) estatubatuar aktorea eta Estatu Batuetako barnealdeen dekorazio-artearen aitzindaria izan zen.[1][2] [3][4][5]
Elsie de Wolfe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ella Anderson de Wolfe |
Jaiotza | New York, 1865eko abenduaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Versailles, 1950eko uztailaren 12a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charles Mendl (en) (1926 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, arkitektoa, Socialitea, antzerki aktorea, barrualdeen dekoratzailea eta diseinatzailea |
|
Biografia
Goi mailako familia batean jaio zen.[1] Aita medikua zen eta ama kanadarra, eskoziar jatorrikoa. 1881ean, Eskoziara bidali zuten ikasketak buka zitzan, 1895ean aurkeztu zuten elkartean, eta Victoria I.a Erresuma Batukoa erreginari aurkeztu zioten.[1]
Estatu Batuetara itzuli zenean, modaren munduan sartu zen. 1887an Elisabeth Marbury (Bessie) ezagutu zuen, eta hurrengo berrogei urteetan bikote izan zuen.[6]
Ibilbidea
Aktore
Antzerkian hasi zuen karrera profesionala, 1890ean, aita hil ondoren. Stock Company Inperioko kide izan zen, eta gero bere konpainia osatu zuen.
Literatura- eta antzerki-artisten ordezkari ospetsua zen Elisabeth Marburyren bikotea zen, baina eszenatokian egindako lanak ez zuen aurrera egin; hala ere, arreta bereganatu zuen aldagelak eta eszenografiak aukeratzeagatik. Kritikari batekhonelxe definitu zuen: Arroparen erabilera onaren arte bereziaren erakusle nagusia.
Diseinatzaile
1904an, behin betiko utzi zuen eszena, eta sasoi hartan gizonezkoen lana bazen ere,[1] karrera bikaina hasi zuen barnealdeen dekoratzaile gisa. Bere bezerorik onenetako bat Henry Clay Frick enpresaburua izan zen, eta New Yorkeko etxea apaintzea proposatu zion. Horretarako, Wolfe Europara joan zen antigoaleko gauzak erostera, eta arte-bildumagile ere bihurtu zen.[1] Oscar Wilde, George Bernard Shaw eta James Matthew Barrie ere izan zituen bezero.
Estiloa
Garai viktoriar ilunaren kontrako estiloarekin, Elsie de Wolfek kolore argiak eta espazio argitsuak sartu zituen garai hartako egoitza famatuetan, "Amerikako ateak eta leihoak irekitzea eta airea eta eguzkia sartzen uztea" lemapean. Milenial estiloaren aitzindaria izan zitekeen, interiorismo modernoaren sortzailea.[6] [7]
Legatua
Elsie de Wolfek ondare handia utzi zuen barnealdeen diseinuaren barruan; izan ere, dekorazioaren esparruan gizonezkoen tradizioa hautsi zuen, estilo viktoriarreko giro bero eta ilunetan oinarritua.[1]
Wolfe-k, aldiz, espazio argitsuak sortu zituen, oihal estanpatuekin tapizatuak, hormak kolore argikoak, baldosa distiratsuko pisuak eta gazazko gortinak. Gainera, material naturalez egindako altzariak ere sartu zituen, hala nola, zumezko aulkiak eta burdin sareak zituzten egiturak, benetako landareak jartzeko.[1][8]
Lanak
Elsie de Wolfek ospe handia lortu zuen New Yorken Bessierekin partekatzen zuen apartamendua apainduta, baina ospea bere lehen lanari esker lortu zuen: New Yorkeko emakumeen lehen elkarte soziala izan zen Manhattango Kolony Klubaren barrualdeen diseinua.
Hortik aurrera, Wolfek sasoiko familia handientzat lan egin zuen, hau da, Astor, Vandervilt, Morgan edo Harriman familiaren egoitza handiak dekoratu zituen, baita New Yorkeko Henry Clay Frick enpresaburuaren etxea ere.
Elsie de Wolfek ospe handia lortu zuen Versaillesko (Frantzia) Trianon Etxea (Marbury eta Anne Morgan J.P.Morgan handikiaren alaba) dekoratzen. Hala ere, 1920ko hamarkadako gizarte-zentro garrantzitsuenetakotzat hartu zuten, dekorazio bikainari esker.
Bere harremanei esker, Elsie de Wolfe aitzindaria izan zen Sutton Place auzo esklusiboa eraikitzen, East River-en (Manhattan). Horrela, De Wolfe marka erregistratua bihurtu zen, eta bulegoak ere izan zituen New Yorkeko Bosgarren Etorbidean.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-09-22). «Elsie de Wolfe, la historia de la madre del diseño de interiores» Architectural Digest (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Gaztelaniaz) Peskins, Agata. (2017-09-26). «ELSIE DE WOLFE 1865-1950» UN DIA | UNA ARQUITECTA 3 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2019-09-29). «ELSIE DE WOLFE fue la primera mujer interiorista» Architectural Digest España (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Ingelesez) Nast, Condé. (2000-01-01). «Design Legends: Elsie de Wolfe» Architectural Digest (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- «Elsie De Wolfe biography, birth date, birth place and pictures» www.browsebiography.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Gaztelaniaz) Urzaiz, Begoña Gómez. (2020-06-28). «Lesbiana y rica por méritos propios: las dos vidas de Elsie de Wolfe, la inventora del interiorismo moderno» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Ingelesez) What design style did Elsie de Wolfe work in? – Eaton Interior Design Brighton East & West Sussex. 2020-09-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
- (Gaztelaniaz) «Decoración de Elsie de Wolf pionera en interiorismo - Decoración de interiores | Opendeco» decoracion2.com 2011-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).