Elsie Maud Wakefield

Elsie Maud Wakefield (Birmingham, 18861972 ) naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologo ingelesa izan zen, espezie berri asko deskribatu zituena

Elsie Maud Wakefield

Bizitza
JaiotzaBirmingham, 1886ko uztailaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaIngalaterra
Heriotza1972ko ekainaren 17a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, mikologoa, watercolorist (en) Itzuli eta zientzia ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Kewko Errege Lorategi Botanikoa
Jasotako sariak
KidetzaBritish Mycological Society (en) Itzuli

Biografia

Birminghamen jaio zen 1886an.

Aita zientzia irakaslea zeukan.

Ikasketak Swansea High School for Girls neskentzako bigarren hezkuntzako eskolan eta unibertsitate ikasketak Oxfordeko Somerville Collegeean egin zituen, non botanikan graduatu zen ohoreekin.

Ondoren, Municheko Karl von Tubeuf irakaslearekin aztertu zituen onddo handienak eta han, alemanieraz, argitaratu zuen bere lehen lana.

Lana

Britainia Handira 1910ean itzuli zen eta Kewko Errege Lorategi Botanikoko George Massee mikologia eta kriptogamen sailburuaren laguntzaile bezala lanean hasi zen. Sailburua erretiratzean, Wakefield bihurtu zen mikologia sailburu 1915ean, eta sailburu izatera iritsi zen lehen emakumea izan zen.

1920an, dirulaguntza baten bidez, mikologia ikerketak egitera joan zen Karibeko irletara.

Itzuli zenetik Kew Gardensen egin zuen lan, 1951n erretiroa hartu zuen arte, onddo britainiar eta tropikalekin lan egiten aritu zen (batez ere, kortizioideoak eta tomentelak) eta landareen patologiari buruz. Dr. R.W.G. Dennis 1944an bere laguntzaile bihurtu zen eta Wakefield erretiratzean, mikologia sailburu bihurtu zen ere.

Guztira ia 100 artikulu argitaratu zituen onddoei eta landareen patologiari buruz, eta bi landa gida britainiar onddo handiei buruz. Espezie berri asko deskribatu zituen mundu mailan.

Argitalpen hautatuak

Artikuluak

  • Wakefield, E.M. 1912. Nigerian Fungi. Kew bulletin of miscellaneous information 1912: 141 – 144.
  • Cotton, A.D.; Wakefield, E.M. 1919. A revision of the British Clavariae. Trans. of the British Mycological Soc. 6: 164-198.
  • Wakefield, E.M. 1921. Mosaic diseases of plants. West Indian Bulletin 18: 197-206.
  • Buddin, W. & Wakefield, E.M. 1927. Studies on Rhizoctonia crocorum and Helicobasidium purpureum. Trans. of the British Mycological Soc. 12: 116-140.
  • Wakefield, E.M.; Dennis, R.W.G. 1950. Common British fungi. Londres: Gawthorn
  • Wakefield, E.M. 1954. The observers' book of common fungi. Londres: Warne
  • Wakefield, E.M. 1969. Tomentelloideae in the British Isles. Trans. of the British Mycological Soc. 53: 161-206.

Liburuak

  • 1954. The Observer's book of Common Fungi, &c. Ed. Warne & Co. Ltd. 118 pp.

Ohoreak

  • 1929: British Mycological Society edo Elkarte Mikologiko Britainiarreko presidentea bihurtu zen.

Eponimoak

Onddo generoak:

  • Wakefieldia
  • Wakefieldiomyces

Espezieak:[3]

  • Aleurodiscus wakefieldiae
  • Amaurodon wakefieldiae
  • Brachysporium wakefieldiae
  • Crepidotus wakefieldiae
  • Hypochnicium wakefieldiae
  • Poria wakefieldiae
  • Postia wakefieldiae

Erreferentziak

  1. Blackwell, E.M. 1973. Obituary: Elsie M. Wakefield. Trans. of the British Mycological Soc. 60: 167-174
  2. Ainsworth, G.C. 1996. Brief biographies of British mycologists. Stourbridge: British Mycological Soc.
  3. http://www.indexfungorum.org/Names/Names.asp Index Fungorum

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Elsie Maud Wakefield

«Wakef.» laburdura erabiltzen da Elsie Maud Wakefield espezien deskribapenean eta sailkapen zientifikoan autoritate moduan izendatzeko, IPNIren arabera.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.