Els Encants Vells

Els Encants Vells (euskaraz Enkante Zaharrak), ofizialki Mercat Fira de Bellcaire (Bellcaireko Merkatu Feria), Kataluniako Bartzelona hiriburuko kale azoka eta aire libreko merkatu bat da. Hiriko hainbat lekutan ospatzen da.

Enkante Zaharrak, Kataluniar Lorien plazaren iparraldean.

Jada, 1200. urtean bere berri bada, Sant Jaume enparantzan ospatzen zelarik. 1358an Plaza Berrira lekualdatu zen, eta beste hainbat tokitara lekualdatu ondoren, 1800tik aurrera harresietatik kanpo ospatzen hasi zen. 2013tik aurrera Bellcaireko Feria deritzon eraikinean ospatzen da.

Enkante publikoa aire libreko merkatu honetako interesgune handienetakoa da. Astero, astelehen, azteazken eta ostiraletan, goizeko 7:00-9:00 artean ospatzen da. Honetan, itxi edo ustutako etxe, denda eta pisuetako objektuak salgai daude, bai eta stock apurrak ere.


Kanpo estekak

41°24′3.85″N 2°11′10.84″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.