Elros
Elros (elfoeraz, Izarren ihintza), Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, Silmarillion lanean bereziki. Peredhil edo erdi elfo bat da, baita Numenorreko lehen erregea ere. Tar-Minyatur izenarekin gobernatu zuen.
Elros | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , ezezaguna |
Heriotza | , ezezaguna |
Herrialdea | Numenor |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | monarka |
Familia | |
Aita | Eärendil |
Ama | Elwing |
Ezkontidea(k) | ezezaguna |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | House of Elros (en) |
Elronden anaia bikia zen. Biak, Iluvatarren semeen elkartzetik jaio ziren (elfoak eta gizakiak), euren aita Eärendil baitzen, Tuor eta Idril Zelebrindalen semea, eta, ama, Elwing ederra, Beren eta Luthienen seme zen Dior Eluchilen alaba. Hortaz, elfo eta gizakien odola zeraman, eta, horregatik, Melkorren aurkako gerra eta Ardako Eguzkiaren Lehen Aroa amaitu zirenean, Valarrek, bi herrietako zeinetakoak izan nahi zuten aukeratzera eman zieten.
Elrondek, elfo izatea aukeratu zuen, eta, eurekin, bizitza hilezkorra banatzea, baina Elrosek, gizaki izatea erabaki zuen eta Edainak Elenna edo Numenorrerantz gidatu zituen. Dunedainen lehen errege izendatua izan zen (Tar-Minyatur izenak, quenyaz "Lehena eta gorengoa" esan nahi du). Urte gehien bizi izan zen Numenorreko erregea izan zen, 500 urte bizi izan zelarik. Bere ondorengoek, Gondor eta Arnor giza erresumak gobernatuko zituzten.
Aurrekoa Inor ez. Lehen erregea |
Elrosen etxea. Numenorreko erregea Eguzkiaren Bigarren Aroko 32-442 |
Ondorengoa Vardamir |