Elotxelerriko geltokia
Elotxelerri edo Elotxelerri-Loiu Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Loiu udalerriko Elotxelerri auzoan kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Elotxelerri | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Molinaga bidea, 4; 48180 | |||||||
Udalerria | Loiu, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama |
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da.
Sarbideak
2016an eta 2017an egindako lanen ondoren, geralekuak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa. Ordura arte eskailera bidezko beste sarbide bat ere bazegoen, baina geralekura sarbidea kontrolatzeko hura ezeztatzea erabaki zen.
- Molinaga bidea, 4
Geltoki berria
2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eta bere inguruan eraberritze-lanak egin zituen 2016ko amaieran, 350.000 euroko aurrekontuarekin.
Hala, nasa luzatu zen, mugikortasun urriko pertsonentzako igarobidearen maldaren ehunekoa murriztu zen, eta eskailera bidezko sarbide zaharra ezabatu zen, erabiltzaileen kontrolerako. Bestalde, txartel-salmentarako makinak eta makina baliogabetzaileak jasotzen dituen eraikina, eta bi kristalezko markesina eraiki ziren.[1]
Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[2]
Argazki galeria
- Geralekuaren ikuspegia 2017ko lanak gauzatu aurretik. Lan horietan ezeztatutako sarbide eta balioztatze-makina ikusgai da.
- Nasaren ikuspegia, 2017ko lanak gauzatu aurretik.
Erreferentziak
- Euskal Trenbide Sarea. «Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko» (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).
- Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).