Elosua (Bergara)
Elosua Bergarako (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko auzo bat da, Azkoitirako bidean. 50 bat baserrik osatzen dute auzunea.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elosu (argipena)»
Elosua | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′22″N 2°21′38″W |
Garaiera | 539 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 14 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Berez, errepidearen alde batean dauden auzuneko etxeak Bergarakoak dira eta beste aldean daudenak berriz Azkoitiko izen berdineko auzoarenak.
Izena
Elosua izenaren -a amaiera artikulua da. Hortaz, honela deklinatzen da: Elosua, Elosuan, baina Elosura, Elosuko (hala nola Bizkaia/Bizkaiko edo Azkoitia/Azkoitiko). Bertakoek Elosu esaten dute.
Ondasun nabarmenak
- Baserriak: nabarmenak dira Iriaun edo Ixaun eta Gomezkorta edo Gomozkorta baserriak.
- XII. mendeko gaztelu nafar baten aztarnak, Iriaun gaztelua.
- San Martin eliza, XV. mendean hasia.
Elizaren ondoko abade etxe zaharra aterpetxea da gaur egunean, eta gaua har liteke bertako gela kolektiboetan.
Kultura
Jaiak
Maiatz inguruan (Garizumaren arabera) Igokunde eguna ospatzen da, eta erromeria egin ohi da.
Udaberrian halaber, Bergarako Pazkoetatik 15 egunera Otaba jaiak ospatzen dira. Hiru eguneko jaia egin ohi da asteburu batean.
Urriaren 12an, Pilareko Andre Mariaren egunean, Ganadu azoka egiten da, eta auzoan jende gehien biltzen duen ospakizuna izan ohi da,
Abenduaren 24an Gabon eskean irteten dira auzotarrak.