Elorrioko gudua

Elorrioko gudua bando-gerren esparruan 1468an Elorrion izandako gudu bat izan zen.

Elorrioko gudua
On Telloren Atea, Elorrio
Data1468ko otsailaren 21a
LekuaElorrio
EmaitzaGanboatarren garaipena
Gudulariak
Martzanarrak (ganboatarrak)
Aliatuak:
Abendañotarrak
Velascotarrak
Ibarratarrak (oinaztarrak)
Aliatuak:
Muxikatarrak
Butoretarrak
Salazartarrak
Arteagatarrak
300 gaztelar mertzenarioak
Buruzagiak
Juan Abendañokoa   Petri Ruiz de Ibarra
Juan Alonso Muxikakoa
Indarra
1200 soldadu
150 zaldun
4000 soldadu
80 zaldun
Zenbait bonbarda
Galerak
Ezezagunak Asko

Bertan, ganboatarren bandoan lerrokatzen zen eta hiribilduko biztanleen babesa zuen Marzanatarren etxeak oinaztarrak ziren Ibarratarren aurka borrokatu zuen.[1]

Gudua

Garai horretan Durangaldea Zaldibarkoen eta Durangokoen arteko ika-mika garai batean zegoen. Orduan, Durangon geratzen zen Petri Abendañokoaren semea zen Juan Abendañokoaren agindupean, Abendañotarrek haren osteak bidali zituzten Elorriotik Durangora eta Zaldibarrekoei babesa ematen zien Ibarratarren dorretxea eraso zuten. Eraso horren aurrean, Juan Alonso Muxikakoa, Aramaioko jauna, Santillanako markesak bidalitako ahaideak eta Gaztelako 60 mertzenario bildu ondoren, Petri Ruiz de Ibarrari laguntzera joan zen eta Elorrio setiatu zuen.

Lope Gartzia Salazarren Bienandanças e fortunas liburuaren arabera, Gartzia Salazarren semeetako batzuk bere aholkuen aurka Elorrion agertu ziren eta, Butroetarrekin batera, Kantabriatik ekarritako artilleria piezak instalatzeaz arduratu ziren.[2] Gainontzeko tropen erasoa ez zen artilleriarenaren ondoren izan, armadaren gehiengoa ez zen borrokan sartu eta erretiratzen hasi ziren.

Etsaiaren desordena orokorra ikusita, hiribilduaren defendatzaileak bertatik irten ziren eta gudua ganboatarren alderdira erasotu zuten. Garaipena izugarria izan zen eta, ondoren, Ibarrako dorretxearen erabateko erasoaz gain ganboatarrek Ermua eta bere inguruneak ere hartu zituzten.

Lope Gartzia Salazarren semeetako hiru guduan hil ziren, horietako bat, Otsoa Salazar, Abendañotarren aginduz herriko ateetan exekutatu zuten. Juan Abendañokoa bera Gonzalo Salazarren esku hil zen, Loperen semea. Juan Alonso Muxikakoak hankan bi gezi zauri izan zituen.

Erreferentziak

  1. Elorrioko Udala. Bataila Handia. .
  2. Gartzia Salazar, Lope. (XV. mendea). Ana María Marín Sánchez ed. Istoria de las bienandanças e fortunas. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.