Elorrieta

Elorrieta Bilboko San Ignazio-Elorrieta auzoaren zatia da. Auzoaren iparraldean kokatua, Erandiotik mendigatik banatuta. Guztira 2.000 bat biztanle dauzka.

Elorrieta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°17′N 2°58′W
Demografia

Historia

Historian zehar San Ignazioko auzoaren garapenarekin bat joan da Elorrietarena ere. Gunearen kanpoaldeko izaeragatik, hirigunean egon ezin daitezkeen azpiegiturak biltzen ditu; aintzinean Deustuko udal-hiltegia (desagertuta). Horrez gain, hiriko ur zikinak Bilboko itsasadarraren kanpoaldera eramaten zituen estazio bat eraiki zen (1895-1903), bere garairako puntakoa ("saneamendua"). Gaur egun ordea hiriaren ur kutsatuak ez dira jada itsasadarrera botatzen eta 1996 amaitu zen; zori txarrez bere makineria desagertu zen. Estazioa kanpotik berriztu eta parke bat eraiki da honen inguruan. Gaur egun Bilboko zabor kamioien biltegia eta Garbigunea (hiltegiaren ondoan).

2003tik udalak etxebizitza berriak eraiki ditu bertan. Auzoan 1930eko hamarkadatik zegoen "Etxe luzea" izeneko etxebizitza blokea eraitsi eta bertako bizilagunentzako etxebizitza berriak eraiki ziren. Horrez gain, hiriaren etxebizitza beharrizanak asetzeko 150 etxebizitza gehiago eraiki ziren. Etxebizitza berriekin, auzoko biztanleria hazi egin da. Elorrietan gune industrial txiki bat ere badago, Canal Bizkaia eta Bilbovision telebista kateak bertan egon ziren.

Garraio publikoa

Auzoaren garraiobide bakarra autobusa da, Bilbo erdigunea eta Termibus elkartzen dituen autobus linea bat dago, auzoko etxebizitza berriak eraikitzean San Ignazioko Levante plazatik Elorrietara luzatu zena.

LineaIbilbideaMaiztasuna (min)
10Elorrieta - Plaza Biribila15'

Ibaian zehar txalupa bidez Zorrotzarekin lotura desagertu zen.

Kale garrantzitsuenak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.