Elorregi

Elorregi edo San Prudentzio Bergarako (Gipuzkoa) auzoa da, herriaren hegoaldean kokatutakoa Arrasate eta Oñatiren mugan.

Elorregi-San Prudentzio
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°05′17″N 2°26′10″W
Garaiera217 metro
Demografia
Biztanleria98 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 104 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleria

Elorregiko biztanleria
20002001200220032004200520062007
121123124113107104106104

Ondasun nabarmenak

San Prudentzio elizak auzoari izena ematen dio, XV. mendean eraikia eta lau mende geroago zaharberritua izan zena. 1881ean parrokia izendatu zuten.

Elizaren ondoan bi ibaiek bat egiten duten puntuan zubia dugu, eta bestela Artzubi eta Arizti baserriak eta Elorregidomiñena etxea aipatzekoak dira.

Inguru naturala

Bertan egiten dute bat Oñati eta Deba ibaiek.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.