Elordi

Elordi[1][lower-alpha 1] Izarbeibarrako Ukar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Elordi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaUkar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaElordi
Posta kodea31154
Herritarraelorditar
Geografia
Koordenatuak42°41′50″N 1°42′07″W
Garaiera607 metro
Distantzia24,8 km (Iruñetik)
Demografia

1960ko hamarkadan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ukarreko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak elorditarrak ziren.

Izena

Elordi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Elordi (1534)
  • Elordi (1712)
  • Elordi (1797)
  • Elordui (1820)
  • Elordi (1975)

Geografia

Elordi Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Uterga udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia

Ukarreko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.

Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.

Estazio meteorologikoa

Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia

1366an su bakarra zuen eta hurrengo mendean lur jota geratu zen. Muruzabalgo bizkonderrikoa izan zen. 1930eko (4 biztanle), 1940ko (9), 1950eko (11) eta 1960ko (5) biztanle-izendegietan agertzen da.[5]

Oharrak

  1. /elóɾð̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Elordi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Handia | ELORDI. (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.