Eloína Miyares
Eloína Miyares Bermúdez (1928ko abenduaren 1a, Santiago de Cuba – 2015eko uztailaren 26a, Santiago de Cuba) Diccionario Escolar Cubano hiztegiaren sorkuntza zuzendu zuen hizkuntzalaria izan zen 2005eko lehen ediziotik laugarren edizioraino (digitala 2013an eta paperean 2015ko urtarrilean)[1] Kuban tirada handiena duten liburuetako bat da Diccionario Escolar Cubano hiztegi hori.
Eloína Miyares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1928ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Santiago, 2015eko uztailaren 26a (86 urte) (86/87 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vitelio Ruiz Hernández |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Centro de Lingüística Aplicada de Santiago de Cuba |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Orienteko Escuela Normal-ean ikasi zuen eta Maistra Normal gisa graduatu zen 1947an. Lehenik nekazaritza-inguruko maistra moduan ibili zen Palma Soriano udalerrian eta alfabetatze-kanpainan parte hartu zuen. Gero Orienteko Unibertsitateko Humanitateen Fakultatean estudiatu zuen, Letretako Lizentziatu tituluan graduatu zen. Bertan 1972ra arte klaseak eman zituen eta hortik aurrera Zientzien Akademiaren Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroan ikertzaile moduan hasi zen. Fonetikazko ikerketak egin zituen geroago Pragako Zientziaren akademiaren Institutuan Txekoslovakian.[2]
Bere senarrarekin batera, Vitelio Ruiz Hernández filologoa, metodologia bat sortu zuen maisuek eta ikasleek beren ahoskera eta ortografia hobe zitzaten, geroago 1971an CLA Zentroa (Centro de Lingüística Aplicada) fundatu zuten Santiago de Cuba-n. [3] 2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionazko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena.
Lankidetza EHUko Ixa Taldearekin
Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegi hori (digitala eta paperezkoa). Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da.[4]
Argitalpenak
Hauek da Eloína Miyaresen lanen artean egindako hautapen bat:
- 1998, Diccionario escolar ilustrado
- 1999, Vacuna ortográfica VAL-CUBA : nivel primario : metodología para prevenir y erradicar las faltas de ortografía[5]
- 2000, En torno al sustantivo y adjetivo en el español actual
- 2003, Diccionario básico escolar
- 2006, Léxico activo-funcional del escolar cubano
- 2006, Linguistics in the twenty first century
Erreferentziak
- Diccionario Básico Escolar.
- Eloína Miyares Ecured.
- 40th anniversary of the Centro de Lingüística Aplicada in Santiago de Cuba IXA taldearen blogean
- Eloína Miyares lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Gaztelaniaz) Vacuna Ortográfica VAL-Cuba Nivel Primario by Eloína Miyares Bermúdez , Vitelio Ruiz Hernández - Ebook | Scribd. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Centro de Lingüística Aplicada de Santiago de Cuba
- (Gaztelaniaz) XIV Simposio Internacional de Comunicación Social PortalComunicación
- @cla_comsoc Santiagoko Centro de Lingüística Aplicadaren Twitterreko kontua
- (Gaztelaniaz) Eloina Miyares, una mujer de ciencia TVsantiagoful, Youtube
- (Gaztelaniaz) Falleció la lingüista Eloína Miyares Bermúdez. Granma (2015-07-27)