Elmore Leonard
Elmore Leonard (New Orleans, Louisiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1925eko urriaren 11 – Detroit, Michigan, 2013ko abuztuaren 20a) ingelesezko idazlea izan zen.
Elmore Leonard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elmore John Leonard Jr. |
Jaiotza | New Orleans, 1925eko urriaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Michigan Louisiana |
Heriotza | Detroit, 2013ko abuztuaren 20a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Greenwood Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Detroit Jesuit High School and Academy (en) University of Detroit Mercy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, zinema ekoizlea, autorea eta prosalaria |
Enplegatzailea(k) | General Motors |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Ernest Hemingway |
Izengoitia(k) | «Голландец» |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
elmoreleonard.com | |
|
Bizitza
Bigarren Mundu Gerran soldadutza itsas armadan egin ondoren, Detroiteko Unibertsitatean doktoregoa egin, eta publizitate-agentzia batean hasi zen lanean. Lehen fikzio-lanak aldizkari arruntetan argitaratu zituen. 1953an plazaratu zuen lehen eleberria, The Bounty Hunters. 1961ean, Hombre bosgarren eleberria argitaratu ostean, publizitatea utzi, eta fikzio-lanak idazten jardun ahal izan zuen, eleberri horretan oinarrituriko Hombre filmak (1967) izandako arrakastari esker. Lehenik, hiriko krimenei buruzko eleberrietara 1970eko hamarkadan aldatu aurretik, filmetarako istorioak idatzi zituen: Joe Kidd (1972) eta Mr. Majestyk (1974), besteak beste.
1983an idatzitako Stick eta LaBrava idazlanekin arreta gehiago erakarri bazuen ere, Glitz (1985) eleberriak eman zion onarpen zabalena. Bandits (1987), Get Shorty (1990), Maximum Bob (1991) eta ondorengo beste eleberriek arrakasta handia izan zuten, eta best-sellerrak izan ziren Estatu Batuetan. Eleberri horietako batzuekin, LaBrava eta Maximum Bobekin, esaterako, hainbat sari bereganatu ditu AEBn. Beste zenbait lan: Riding the Rap (1995), Cuba Libre (1998), Tishomingo Blues (2002), Mr. Paradise (2004), Up in Honey's Room (2007) eta Road Dogs (2009).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elmore Leonard |
- (Ingelesez) Elmore Leonarden webgune ofiziala