Elmer Diktonius
Elmer Diktonius (Helsinki, 1896ko urtarrilaren 20 - ib., 1961eko irailaren 23a) suedieraz eta finlandieraz idazten zuen Finlandiako poeta izan zen.
Elmer Diktonius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helsinki, 1896ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Finlandia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Helsinki, 1961eko irailaren 23a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea, itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Eskola utzi eta musika idazteari ekin zion 1912. urtean. Kuusinen bere lagun eta politikari sozialistaren bidez, ideia sozialista eta erradikalak bereganatu zituen. Modernismoaren aitzindaria izan zen Finlandian askoren ustez. Obra nagusiak: Kanta gogorrak (1922), Ikazkia (1927), Gogor baino itzaltsu (1930) eta Belarra eta Granitoa (1936).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.