Ellen Beeman
Ellen Guon Beeman (AEB, 1964) irakaslea, fantasia eta zientzia-fikziozko idazlea eta telebistako gidoilaria da. Bideojokoak diseinatu eta ekoiztu ere egiten ditu. Lau eleberri argitaratu ditu eta 40 bideojokotan baino gehiagotan lan egin du. Ellen Beeman-ek honelaxe deskribatzen du bere burua:
"Ama, bideo-jokoen diseinatzaile eta ekoizlea, egilea, gadgeten geekettea, biolin-jole zelta, telebistako gidoilari ohia, udal-komisarioa, etab."[1]
Ellen Beeman | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | jolas diseinatzailea, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, project manager (en) eta bideo-joko produktorea |
ellenbeeman.com |
Joko-industria
1989an, Beeman-ek utzi egin zuen telebistako gidoilari-karrera, eta Sierra Entertainment Online enpresak kontratatu zuen proiektu-zuzendari.[2] Origin Systems-en Wing Commander-en hainbat titulutarako proiektu-idazle eta -zuzendari lan egin zuen.
2006an, Edge Online-k (aurretik next-gen.biz)[3] jokoaren industrian eragin handiena zuten 100 emakumeen artean sartu zuen. Une horretan, Microsoft Casual Games produkzio-etxeko programen zuzendaria zen.
Beeman Monolith Productions, Electronic Arts eta Disneyn ere akreditatu dute. Hizlari izan da bideojokoen sektoreko hitzaldi askotan, hala nola Game Developopers Conference, LOGIN, SXSW Interactive, Microsoft Gamefest, PAX eta PAX Dev, eta Game Design Expo. Women in Games International saioaren sortzaile eta presidente ohia da.[4]
2019tik aurrera, bideo-jokoen garatzaile eta aholkulari independentea da Kirkland-en (Washington), eta irakasle titularra da DigiPen Institutu Teknologikoan.[5][6][7][8]
Lanak
Telebista
- MoonDreamers (1986)
- Jem (1986-1987)
- Dinosaucers (1987)
Liburuak
- Knight of Ghosts and Shadows (1990), Mercedes Lackey-rekin
- Summoned to Tourney (1992), Mercedes Lackey-rekin
- Freedom Flight (1992), Mercedes Lackey-rekin
- Bedlam Boyz (1993)
- The New Professional Programmer's Guide: Code Samples (2020)
Bideojokoak
- Wing Commander: The Secrets Missions (1990) (writer)
- Wing Commander: The Secrets Missions 2 - Crusade (1991) (writer, zuzendaria)
- Wing Commander II: Vengeance of the Kilrathi (1991) (writer, assistant zuzendaria)
- Wing Commander II: Vengeance of the Kilrathi - Special Operations 1 (1991) (writer)
- Wing Commander II: Vengeance of the Kilrathi - Special Operations 2 (1992) (writer, consulting director)
- Pickle Wars (1994) (writer)
- Might and Magic: Swords of Xeen (1995) (writer)
- Means War! (1995) (project manager)
- J.A.C.K. kontract. (2003) (ekoizlea)
- The Matrix Online (2005) (producer)
- Hexic 2 (2007) (executive producer)
- Dash of Dmateriion (2008) (executive producer)
- South Park Go Tower Defense! (2009) (lead producer)
- Toy Soldiers (2010) (ekoitzi)
- Marvel Super Hero Squad Online (2011) (ekoitzi)
Sariak eta aintzatespenak
- 2006an, Edge Online-k (aurretik next-gen.biz) jokoaren industrian eragin handiena zuten 100 emakumeen artean sartu zuen.[3]
Erreferentziak
- «EllenBeeman.com» EllenBeeman.com.
- Bell, Erin. (October 5, 2007). Women in Gaming: Ellen Beeman, Carbonated Games. Gamezebo.com.
- Game Industry's 100 Most Influential Women. Edge Online September 11, 2006.
- Game Industry's 100 Most Influential Women. Edge Online September 11, 2006.
- «Speaker bios: Ellen Beeman, Co-Owner, Gizmocracy» PAX Conference schedule, August 28–29, 2013 (Penny Arcade Expo).
- Corporations registration: GIZMOCRACY LLC. Washington Secretary of State December 6, 2009.
- Game Nite 2: Speaker bios. EMP Museum May 2013.
- THIS FRIDAY! GAME NITE 2: GAME OVER. International Game Developers Association Seattle chapter May 7, 2013.