Elizkaitz
Elizkaitz Aralarko mendilerroan dagoen mendi ugarietako bat da. Oa mendatetik iparralderantz dago. Iparraldetik, mendi honen tontorra, Uni izeneko mendixkarekin lotzen da, baita Uakorri mendiarekin ere.
Elizkaitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.215 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′10″N 2°02′19″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Azkarate/Amezketa |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Amezketatik, Arritzagako labarretik eta Guardetxetik, Malloa osoa jarraituz, Azkaratetik ere posible da Oako mendatea iristea, Aloixa-gañeko lautadatik igaroz, Beoin mendiaren tontorpetik. Azkaratetik, beste bide bat ere har daiteke, Astunalde izeneko lepora heldu eta Uakorri inguratu mendi honen mendebaldeko aurpegitik, Elizkaitzera igotzeko.
Bitxikeriak
Uni, mendixka laua da. Ustez, bertan, pilotaleku bat zegoen, pilotan jokatzeko. Kirol hau, mendizerrako artzainen artean oso ohikoa zen. Toki lauetan jokatzen zen, ordekatan, non, zelaiak banatzen zituen marra bat egiten zen. Hortaz, antzinako tenis itxurako kirol bat zen. Esaten denez, partiduak hogeitabi tantutara jokatzen ziren, eta, puntu kopuru hau, oraingo esku pilotan mantentzen dena dela, pilotalekuan jokatzen dena.
Berezitasunak
Elizkaitz mendiak, bere tontorrean, Euskal Herriko beste hainbat mendik bezala, burnizko gurutze bat du. Elizkaitzeko Hortza ere nabarmendu behar da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |