Elizagorria

Elizagorria[3] ([elis̻aɣori.a]) Nafarroako udalerria da. 2003an inauguraturiko igerilekua eta farmazia ditu. Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora kokatzen da eta 204 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Elizagorria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Elizagorriako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lazagurría
AlkateaMáximo López Caro (UPN)
Posta kodea31588
INE kodea31145
Herritarraelizagorriar
Geografia
Koordenatuak42°29′37″N 2°14′20″W
Azalera17 km²
Garaiera392 metro
Distantzia72,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria182 (2023:  −3)
alt_left 92 (%50,5)(2019) (%53,3) 97 alt_right
Dentsitatea10,98 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,13
Ugalkortasuna[1] 83,33
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,82 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,72 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 1,80 (2018: %1,8)

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Lizarrako merindadearen hego-mendebaldean kokatzen da Errioxako mugatik gertu. Herrira heltzeko Iruñea eta Logroño arteko autobidea hartu behar da.

Elizagorriak Los Arcos eta El Bustorekin egiten du muga iparraldean, Torres del Riorekin mendebaldean, eta Mendabiarekin ekialdean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

Udalerriak klima mediterraniarra dauka, euriak nahiko urriak dira, batez ere udaberri eta udazkenean bilduz. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 400 eta 600mm ingurukoak dira. Bestalde, urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herrian zegoen jatorrizko landaredi eta basoak, ia erabat desagertu dira gaur egun gizakiaren eragina dela eta.

Historia

Herriaren sortze data zehatza ezezaguna den arren, herria aipatzen den dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta dokumentu horren arabera, 1024. urtean Antso Gartzeitz III.a erregeak Peñako San Juango monasterioari eman zion herriaren gaineko jabetza dohaintza baten bidez.

Demografia

Elizagorriako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Gaur egungo udaletxea 1910ean eraiki zen elizaren ondoan. Kanpoalderantz begira dauden hiru fatxada ditu, harriz eginiko izkinekin. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 9

Udal hauteskundeak

2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Ignacio Mangado Lopez aukeratu zuten alkate. Zerrenda bakarra izanik Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bederatzi izan ziren (emandako guztien %6,12) eta boto zuriak 29 (%21,01). Abstentzioa %18,33koa izan zen.

Elizagorriko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Ignacio Mangado Lopez (UPN)59Bai
Jose Luis Sainz Diaz de Cerio (UPN)34Bai
Francisco Javier Mangado Sanz de Vicuña (UPN)28Bai
Enrique Sainz Diaz de Cerio (UPN)19Bai
Maximo Lopez Caro (UPN)18Bai

2011n ere UPNk hartu zuen alkatetza, kasu honetan Máximo López Carorekin; PSNk ere zerrenda aurkeztu zuen eta bost zinegotzietatik bakarra lortu zuen.

Alkateak

Hauek izan dira Elizagorriako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jose Ignacio Ayerra Mangado[4] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente de Lazagurria
Jose Sanz de Vicuña Diaz de Cerio[4] 1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Ignacio Mangado Lopez 2007 2011 UPN
Maximo Lopez Caro 2011 2015 UPN
Maximo Lopez Caro[5] 2015 2019 UPN
Maximo Lopez Caro[5] 2019 Jardunean NA+[6]

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elizagorria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,50ek zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak abuztuko bigarren asteburuan ospatzen dira.

Zerbitzuak

Elizagorria, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Arrosarioko Andre Mariaren parrokia, eliza pizkundetarra da. Gurutze latindarraren oinarri, pentagono itxurako aurrealdea, eta oinetan kokaturiko elizbarrena. Erretaula erromanista Diego Jimenezek egin zuen.

Herriko etxeetako batzuetan XVII. mendeko eta XVIII. mendeko rococo estiloko armarriak daude.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Lazagurría - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  5. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

(Gaztelaniaz) Elizagorriari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.