Elizabeth Loftus
Elizabeth F. Loftus (jaio zenean Elizabeth Fishman, Los Angeles, Kalifornia, 1944ko urriaren 16a) estatubatuar psikologo bat da eta ikasketez matematikaria ere bada. Giza memoriaren esparruan ikertzen eta lan egiten du, ea nola alda daitekeen. Kaliforniako unibertsitatean irakasten du, psikologia, gizarte jarrera, zuzenbide eta kriminologia sailetan. 20 liburu eta 500 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu non memoria faltsuari buruz idatzi duen. Oroipen faltsu bat gertatu ez den gertakizun baten oroitzapena edo gertatu denaren eraldaketa da. 2013tik Mandela Efektua bezala ere ezagutzen da. 70ko hamarkadatik egin dituen esperimentuak memoria eraldatu ahal dela frogatzeko, auzitegi-psikologia goitik behera aldatu dute.
Elizabeth Loftus | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Fishman |
Jaiotza | Los Angeles, 1944ko urriaren 16a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Kalifornia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Geoffrey Loftus (en) (1968 - 1991) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea 1970) Doktoretza : Psikologia Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1966) Artean graduatu : matematika, Psikologia |
Tesi zuzendaria | Patrick Suppes (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, estatistikaria, unibertsitateko irakaslea eta forensic psychologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea University of California, Irvine (en) (2002 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Society of Experimental Psychologists (en) Psi Chi (en) |
Tesi ezagunena
Elizabeth Loftusek defendatzen du posiblea dela oroitzapen faltsuak induzitzea eta sortzea hainbat prozedura erabiliz, iraganeko memoriak gordetzen, haien jakituria orokorra erabiliz edo giza-eskarien arabera. Gainera oroitzapen faltsuak sortzeko teknika ezberdinak daude, hipnosia, rebirthing (arnasketa jarraituak erabiltzen dituen teknika non subjektuak bere jaiotze egunerainoko oroitzapenak berreskuratu ditzakeen) eta “memoria berreskuratzeko terapia”. Elizabeth-ek dionez gero, teknika hauen bidez subjektuak inoiz ez gertatutako gertaerak errealtzat har ditzake. Gainera berak dio oroitzapen faltsu batzuk errepikatzen diren fantasietatik sortzen direla. Gertaera baten oroitzapen faltsuei buruz askotan pentsatu eta gero, pertsona batek errealtzat har ditzake. Subjektua elkarrizketatu eta gero gertaeraren oroitzapenak eduki dituela baieztatu dezake, baina benetan bistaratze aurrerakoiak baino ez ziren. Oroitzapenen errepikapenak erremintarik eraginkorrenak dira epe laburrerako memoria epe luzerako memoria bihurtzeko. Datuak edo oroitzapenak faltsuak ez ezik okerrak badira, prozesu bera ematen da.
Adibidez, ume batek oroitzapen bat izan dezake non bere aita agertzen den labana batekin eskuan eta oihukatzen gainera, ama agertzen da ere beldurra transmititzen duen aurpegi batekin eta oihuka. Baina, oroitzapen erreala, “Thanks Giving” eguneko eszena bat da non aita indioilarra labana batekin mozten ari den eta etxeko txakurra amari zaunka egiten ari den (horregatik dauka amak beldur aurpegia). Etorkizunean, eszena hau hurrengo moduan interpretatu daiteke: “Aita agresiboa zen eta amak beldur zion”. Berreskuperatu daitezkeen oroitzapenen defentsariek, esperientzia normalak eta traumatikoak ezberdintzea azpimarratzen dute. Elizabethek dio oroitzapen traumatikoak ere asmatu daitezkeela.
Eragin handiko psikologoa aparte, Elizabeth Loftus psikologoa oso polemikoa da. Elizabethek polemika asko altxatu ditu jende askok ez duelako ikusten oso etikoa oroitzapenak eraldatzea giza jarrera eraldatzeko. Bere ikerketen alde polemikoa haurtzaroaren barruan egindako abusuen salaketetan dauka oinarria, oroitzapenen berreskurapenean oinarrituta. Alde polemikoekin Elizabeth demanden eta herio-mehatxuen objektua bihurtu zen.
Sexu-abusu kasu asko biktimen oroitzapenetatik eratzen dira. Loftusen tesiak polemika handiak altxatu ditu, azken finean abusu sexualen biktima askok abusua bera asmatu edo haiek dioten erara izan ez dela erakuts dezakeelako bere teoriak. Oroitzapen faltsuen teoria haibat esparrutan erabilgarria da, adibidez: zer edo zer konkretu bati trauma edo beldur handia izatekotan memoria eraldatu daiteke trauma ezabatzako edo desagerrarazteko, Loftus epaiketa askotan parte hartu du biktimen eta lekukoen deklarazioak ezeztatzeko, menpekotasunak kentzeko, ohiturak aldatzeko...