Elizabeth Inglis
Desiree Mary Lucy Hawkins, artistikoki ezagunagoa Elizabeth Inglis edo Elizabeth Earl izenez (Colchester, Essex, Erresuma Batua, 1913ko uztailaren 10a - Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 2007ko abuztuaren 25a) aktore ingelesa izan zen, Alfred Hichcock zuzendariaren The Letter filmean Bette Davis aktorearekin batera egindako lanagatik ezaguna.[1][2][3] Sigourney Weaver aktore estatubatuarraren ama zen.[4][5]
Elizabeth Inglis | |
---|---|
![]() Elizabeth Inglis, 1944 ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Desiree Mary Lucy Hawkins |
Jaiotza | Colchester, 1913ko uztailaren 10a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Santa Barbara (Kalifornia), 2007ko abuztuaren 25a (94 urte) |
Familia | |
Aita | Alan George Hawkins |
Ama | Margaret Hunt |
Ezkontidea(k) | Sylvester Weaver (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Izengoitia(k) | Elizabeth Earl |
![]() ![]() ![]() |

Biografia
Inglis Colchesterren jaio zen, Essexen. Gurasak Margaret Hunt eta Alan George Hawkins ziren.
Aktore ibilbidea
1934ko Borrowed Clothes filmean egin zuen debuta pantailan. Gero, paper txiki bat izan zuen The 39 Steps (1935) lanean, Hilary Jordan interpretatuta. 1939ko Gaslight izeneko telefilm bertsio britainiarrean agertu zen. Ondoren, 1940an, Adele Ainsworth pertsonaia izan zen The Letter filmean. Film horrek markatu zuen bere ibilbide zinematografikoaren goia. Une hartan, 'Elizabeth Earl' izen artistikoarekin jarduten zuen.
Ezkontzean aktoretza utzi
1942an Sylvester "Pat" Weaverrekin ezkondu zen. Weaver Ameriketako Estatu Batuetako irratiko publizitateko exekutiboa zen, eta NBC telebista-kateko presidentea izan zen 1953tik 1955era bitartean. Weaverri 1940ko eta 1950eko hamarkadetan irrati-difusioa birmoldatzen laguntzea egozten zaio, Estatu Batuetako etxean entretenitzeko modu nagusi gisa. Weaverrekin ezkondu ostean, Inglisek utzi egin zuen aktorezatik. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen. Susan alaba Sigourney Weaver izenarekin aktore egin zen.[6] Inglisen argazki bat ikusi zen Aliens: Itzulera filmetik kanporatutako eszena batean, Amanda Ripley, Weaverren pertsonaiaren alaba nagusiatzat hartua.
Heriotza
Inglis 2007ko abuztuaren 25ean hil zen Santa Barbaran (Kalifornia), 94 urte zituela. The 39 Steps filmaren bizirik geratu zen azken kidea izan zen.[2]
Filmografia
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1934 | Borrowed Clothes | Barbara | |
1935 | The 39 Steps | Pat | |
1937 | Landslide | Vera Grant | |
1937 | Thunder in the City | Dolly | |
1937 | Museum Mystery | Ruth Carter | |
1939 | Gas Light | Telebistarako filma | |
1940 | My Love Came Back | Jai bateko gonbidatua | |
1940 | River's End | Linda Conniston | |
1940 | The Letter | Adele Ainsworth | |
1945 | Tonight and Every Night | Joan | |
1986 | Aliens: El regreso | Amanda Ripley |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Elizabeth Inglis | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- (Ingelesez) Archives, L. A. Times. (2007-09-07). «Elizabeth Inglis, 94, an actress who appeared...» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- «Elizabeth Inglis - The Alfred Hitchcock Wiki» the.hitchcock.zone (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- (Ingelesez) «Turner Classic Movies - TCM.com» www.tcm.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- Elizabeth Inglis : Classic Movie Hub (CMH). (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- Weaver Family TCM. Consultado en marzo de 2018.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Elizabeth Inglis» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.