Elizabeth Alexander

Frances Elizabeth Somerville Alexander, Elizabeth Alexander (Caldwell, Erresuma Batua, 1908ko abenduaren 13a Ibadan, Nigeria, 1958ko urriaren 15a) geologo eta fisikari britainiarra izan zen, irrati-astronomian egindako ekarpenengatik ezaguna. Alexander Cambrigeko Newnham Collegen doktoratu zen eta Singapurreko Itsas Basean erradiogoniometrian lan egin zuen 1938tik 1941era. 1941eko urtarrilean Zelanda Berrira aldatu zen Itsas Armadaren agindupean. 1945ean, Norfolk uhartean jasotako eguzki-seinale anomaloak interpretatu zituen, eta lan aitzindaria izan zen irrati-astronomiaren arloan. Arlo horretan lan egin zuen lehen emakume zientzialarietako bat izan zen.[1]

Elizabeth Alexander
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrances Elizabeth Somerville Caldwell
JaiotzaMerton (en) Itzuli, 1908ko abenduaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaIndia
Colony of Singapore (en) Itzuli
Zeelanda Berria
HeriotzaIbadan, 1958ko urriaren 15a (49 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Norman Alexander (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli Zientziatan graduatua, Doktoretza : geologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, meteorologoa, geologoa, geografoa, radio astronomer (en) Itzuli eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)University of Ibadan (en) Itzuli
Royal New Zealand Air Force (en) Itzuli

Biografia

Alexander Frances Elizabeth Somerville Caldwell 1908ko abenduaren 13an jaio zen Mertonen, Surreyn.[2] Aita, K. S. Caldwell doktorea, Kimikako unibertsitateko irakaslea zen Indiako Patna Science Collegen, eta han eman zuen gaztaroa.[3] 1918an, Alexander Erresuma Batura itzuli zen eta bigarren hezkuntza hasi zuen. Cambridgeko Newnham Collegen natur zientziak ikasi zituen, 1931n Fisikan graduatu zen Ohorezko Matrikularekin eta gero Geologian doktoratu zen Aymestryko kareharriaren (Erresuma Batua) tesi batekin. Garai hartan Cambridgeko Unibertsitatean graduatutako emakume guztiak bezala, ezin izan zen unibertsitateko eskubide osoko bazkide izan 1945ean eskubide berdintasuna bermatu zen arte.[4]

1935eko uztailean, Elizabeth Norman Alexander Zeelanda Berriko fisikariarekin ezkondu zen. Singapurreko Raffles Collegeko fisikako irakasle egin zenean, Elizabethek tropikoetako meteorizazioaren azterketa bat hasi zuen. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen Singapurren: William 1937an, Mary 1939an eta Bernice 1941ean. 1942ko urtarrilaren 4an, Itsas Armadak Alexander doktoreari agindu zion haurrak Australian salbu jartzeko, eta Short S23 C ur-hegazkinean eraman zituzten.[5] Otsailaren 15ean Singapurren erorketaren ondoren, Elizabeth Zeelanda Berrian geratu zen, senarraren berririk gabe sei hilabetez, hura hila zen gezurrezko informazioarekin.[2]

Egia esan, Indar Armatuen Aholkulari Zientifikoa izaten jarraitu zuen, eta Singapurreko Ospitale Nagusira joan zen bizitzera, Raffles College frontean baitzegoen. Ospitalean, X izpien makinak martxan mantendu zituen, aliatuek Singapur galdu zuten arte. Changin barneratu zuten, eta gero Sime Roadeko zelaietan, ospitaleko beste langile batzuekin batera. 1945eko irailean Zeelanda Berrian bildu zen bere familiarekin, gaixotasunagatiko derrigorrezko bajan sei hilabetez egon zenean, eta 1946ko martxoan Singapurrera itzuli zen, Raffles Collegen Fisika eta Kimika sailak berreraikitzeko. Bi departamentuak arpilatu zituzten eta kimikako irakasleak hil egin ziren. Elizabeth Alexander doktoreak Wellingtonen amaitu zuen bere lana, eta bere seme-alabekin Ingalaterrara abiatu zen, ahizpa zaindari utzita. Norman Alexanderrekin bildu zen Ingalaterran Raffles Collegerako ekipamendua erosteko Singapurrera elkarrekin itzuli aurretik. Gobernuko geologo gisa hasi zen lanean, meteorizazio tropikaleko lanari ekin zion berriro, eta Raffles Colleges Malayako Unibertsitatean bihurtzeko lan egin zuen.[2]

Hurrengo bi urteetan Norman Alexander Singapurren eta Zeelanda Berrian bizi izan zen, eta Elizabeth Alexander Ingalaterrara itzuli zen. 1947an, senar-emazteak Singapurrera itzuli ziren, Raffles Collegen lan eginez. 1952an, Ibadanera joan ziren bizitzera, Nigeriara, University College Ibadan-en lan egitera. Unibertsitateak Geologia Saila ireki zuen 1958an, eta Elizabeth Alexander doktorea langile eta departamentu-buru izendatu zuten. Izendatu eta astebetera, Alexanderrek garuneko infartua izan zuen eta astebete geroago hil zen, 1958ko urriaren 15ean, 49 urte zituela.[2]

Lanak

1951 eta 1957 artean lan geologiko batzuk argitaratu zituen, bere doktore-tesitik eratorritakoak, Nigeriako lurzoruko zientzialari gisa egindako lanaren ondoriozkoekin batera. 1958an, Singapurreko meteorizazio tropikalari buruzko txosten bat idatzi zuen, hil ondoren argitaratu zena.

  • «The Aymestry Limestone of the Main Outcrop» Quarterly Journal of the Geological Society 92: 103–115. 1936  doi:10.1144/GSL.JGS.1936.092.01-04.07..
  • Alexander, F. E. S. (1945). Long Wave Solar Radiation. Department of Scientific and Industrial Research, Radio Development Laboratory. 
  • Alexander, F. E. S. (1945). Report of the Investigation of the "Norfolk Island Effect". Department of Scientific and Industrial Research, Radio Development Laboratory. 
  • «The Sun's radio energy» Radio & Electronics 1 (1): 16–17. 1946. (see R&E holdings at NLNZ.)
  • «A revision of the genus Pentamerus James Sowerby 1813 and a description of the new species Gypidula bravonium from the Aymestry Limestone of the main outcrop» Quarterly Journal of the Geological Society 103 (1–4): 143–161. 1947  doi:10.1144/GSL.JGS.1947.103.01-04.12..
  • «On Dayia navicula (J. de C. Sowerby) and Whitfieldella canalis (J. de C. Sowerby) from the English Silurian» Geological Magazine 84 (5): 304–316. 1947.
  • «A revision of the brachiopod species Anomia Reticularis Linnaeus, genolectotype of Atrypa Dalman» Quarterly Journal of the Geological Society 104: 207–220.  doi:10.1144/GSL.JGS.1948.104.01-04.09..
  • Alexander, F. E. S. (1950). «The geology of Singapore and the surrounding islands». Report on the Availability of Granite on Singapore and the Surrounding Island. Singapore Government Press. 
  • «Examination of soil micro-organisms in their natural environment» Nature 174: 750–751.  doi:10.1038/174750b0. Bibcode: 1954Natur.174..750A..
  • Alexander, F. E. S.; Jackson, R. M. (1955). «Preparation of sections for study of soil microorganisms». En D. K. McE. Kevan, ed. Soil Zoology. Proceedings of the University of Nottingham Second Easter School in Agricultural Science. London: Butterworth. pp. 433-441. 
  • Alexander, F. E. S.. (1957). «Differential insecticide damage in maize varieties» Nature 179: 109.  doi:10.1038/179109a0. Bibcode: 1957Natur.179..109A..

Sariak eta aintzatespenak

  • 2017an, Elizabeth Alexander Royal Society Te Apārangiren 150 emakume 150 hitzetan proiektuetako bat izan zen, Zeelanda Berrian emakumeek ezagutzari egindako ekarpenak ospatzeko.[6]

Erreferentziak

  1. «Cosmic noise history early radio astronomy | Astrophysics | Cambridge University Press» web.archive.org 2017-07-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  2. Orchiston, Wayne. [http://www.piha.co.nz/wp-content/uploads/2011/08/Alexander.pdf DR ELIZABETH ALEXANDER: FIRST FEMALE RADIO ASTRONOMER. ].
  3. (Ingelesez) Chattopadhyaya, Debi Prasad. (1999). History of Science, Philosophy and Culture in Indian Civilization: pt. 1. Science, technology, imperialism and war. Pearson Education India ISBN 978-81-317-2818-5. (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  4. Museum, Norfolk Island. (2011-02-08). «The Norfolk Island Effect» The World of Norfolk's MuseumThe World of Norfolk's Museum (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  5. «COFEPOW - Civilian Internees & Evacuees - Women & Children Evacuees» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  6. «Elizabeth Alexander» Royal Society Te Apārangi (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).

Bibliografia

  • Orchiston, Wayne (2005). Dr Elizabeth Alexander: First Female Radio Astronomer. ISBN 978-1-4020-3723-8. 
  • Sullivan, Woodruff T., III (2009). Cosmic Noise – A History of Early Radio Astronomy. ISBN 9780521765244. Archivado desde el original el 7 de julio de 2017. Consultado el 20 de julio de 2016. 
  • Orchiston, Wayne. (2016). «Dr Elizabeth Alexander and the Mysterious ‘Norfolk Island Effect’» Exploring the History of New Zealand Astronomy 422: 629–651.  doi:10.1007/978-3-319-22566-1_23. ISBN 978-3-319-22566-1..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.