Elizabeth (filma)
Elizabeth (euskaraz Elisabet) 1998ko Shekhar Kapur indiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala Elisabet I.a Ingalaterrakoari buruzko filma da. Cate Blanchett, Geoffrey Rush, Christopher Eccleston, Joseph Fiennes, John Gielgud, Richard Attenborough eta Kenny Doughty aktoreek antzeztu zuten.
Elizabeth (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1998 | |||
Izenburua | Elizabeth | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 124 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Shekhar Kapur | |||
Gidoigilea(k) | Michael Hirst | |||
Antzezlea(k) | ||||
Cate Blanchett (Elisabet I.a Ingalaterrakoa) Geoffrey Rush (Francis Walsingham (en) ) Christopher Eccleston (Thomas Howard, 4th Duke of Norfolk (en) ) Joseph Fiennes (Robert Dudley, 1st Earl of Leicester (en) ) John Gielgud (Pio V.a) Richard Attenborough (William Cecil, 1st Baron Burghley (en) ) Kenny Doughty Fanny Ardant (Maria Guisekoa) Éric Cantona (Paul de Foix (en) ) Vincent Cassel (Frantzisko Frantziakoa) Kathy Burke (Maria I.a Ingalaterrakoa) Edward Hardwicke (Henry FitzAlan, 12th Earl of Arundel (en) ) Emily Mortimer (Kat Ashley (en) ) Daniel Craig (John Ballard (en) ) Amanda Ryan Angus Deayton (Armagil Waad (en) ) James Frain (Álvaro de la Quadra (en) ) Jamie Foreman (Thomas Radclyffe) Kelly Macdonald (Elizabeth Knollys (en) ) Paul Fox Terence Rigby (Stephen Gardiner) Wayne Sleep Alfie Allen | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Tim Bevan Eric Fellner Alison Owen | |||
Konpainia ekoizlea | PolyGram Filmed Entertainment Working Title Films (en) | |||
Edizioa | Jill Bilcock (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | John Myhre (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Hirschfelder | |||
Argazki-zuzendaria | Remi Adefarasin | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Elisabet I.a Ingalaterrakoa | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Alison Owen, Eric Fellner, Tim Bevan Makillaje onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Jenny Shircore (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak John Myhre (en) , Peter Howitt (en) Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Alexandra Byrne Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Cate Blanchett Argazkigintza onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Remi Adefarasin Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) 71. Oscar Sariak David Hirschfelder | |||
kronologia | ||||
|
Cate Blanchett aktoreak filma honetan burututako antzezpen bikaina oso txalotua eta goraipatua izan zen, sari ugari irabazi zituelarik.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Jenny Shircore) irabazi zuen. Hamabi BAFTA Sarien izendapenak jaso eta sei irabazi zituen. Hiru Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso eta Emakumezko aktore onenaren drama filmako Urrezko Globo Saria (Cate Blanchett) irabazi zuen. Mundu osoko Zinemaldietan ere sari ugari bereganatu zituen.
Argumentua
1558, Ingalaterra. Maria Tudor (Kathy Burke) erreginaren heriotzaren ondoren Ingalaterrako Erresuma ezegorkortasun ekonomiko eta erlijio liskar egoeran gelditu da, une hartantxe Elisabet I.a (Cate Blanchett) tronura igotzen delarik. Herri hizkeran "Erregin Birjina" ezizenez ezaguna, nahiz eta Francis Drake itsasgizonak Espainiar Inperioko kostaldeak harpilatu ondoren jasotako diru eta altxorrak bere eskuetara iritsi zirenetik bere etsaiek eta bereziki espainiarrek "Erregin Pirata" deitu izan. Ingalaterrako erregin eta monarka garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, bere erreginaldian herrialde hark urrezko aroa bizitu izan baizuen.
Aktoreak
- Cate Blanchett: Elisabet I.a Ingalaterrakoa
- Geoffrey Rush: Francis Walsingham
- Joseph Fiennes: Robert Dudley, Leicesterreko 1. kondea
- Richard Attenborough: William Cecil, Burghleyko 1. baroia
- Christopher Eccleston: Thomas Howard, Norfolkeko 4. dukea
- Kathy Burke: Maria I.a Eskoziakoa
- Fanny Ardant: Marya Guisekoa
- Vincent Cassel: Henrike III.a Frantziakoa
- Emily Mortimer: Kat Ashley
- Kelly Macdonald: Isabel Knollys
- John Gielgud: Pio V.a Aitasantua
- Daniel Craig: John Ballard
- James Frain: Álvaro de la Quadra
- George Yiasoumi: Filipe II.a Espainiakoa
- Edward Hardwicke: Henry FitzAlan, Arundeleko 19. kondeea
- Kenny Doughty: Thomas Elyot
- Terence Rigby: Stephen Gardiner apezpikua
- Angus Deayton: Waad, Ogasun kantzilerra
- Eric Cantona: Foixeko Jauna
- Alfie Allen: Arundelen semea