Elixabete Capa

Elixabete Capa Zia edo Eli Capa (Donostia, 1978ko martxoaren 20a) euskal herritar futbolari atezain ohia da. Athletic Clubarekin hiru Superliga irabazi zituen 2003an, 2004an eta 2005ean. Atezain moduan jokatzen zuen.

Elixabete Capa
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1978ko martxoaren 20a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Añorga Kultur eta Kirol Elkartea /
Athletic /
futbol femeninoko Espainiako selekzioa1998 / 2005
Athletic Club2002 / 2005540
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua68 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Ibilbidea

Añorga KKE taldean hasi zen futbolean jolasten 1993an.

Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[1] Eta horietako bat izan zen Eli Capa.

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Eli Capa Athleticekin, 24 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[1]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[1]

Guztira Athleticen 3 denboraldi egin zituen, 64 partida eta 62 gol.[2]

Kirol ibilbidea

Estatistikak

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Jas. golak Part. Jas. golak Part. Jas. golak
Athletic Club 1. 2004-05 23 15 2 4 5 9
Athletic Club 1. 2003-04 15 15 1 1 - -
Athletic Club 1. 2002-03 16 12 2 6 - -
Añorga - 2001-02 - - - - - -
Añorga - 2000-01 - - - - - -
Añorga - 1999-00 - - - - - -
Añorga - 1998-99 - - - - - -
Añorga - 1997-98 - - - - - -
Añorga - 1996-97 - - - - - -
Añorga - 1995-96 - - - - - -
Añorga - 1994-95 - - - - - -
Añorga - 1993-94 - - - - - -

Palmaresa

Erreferentziak

  1. Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. «Irantzu Castrillo | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.