Elissa
Elissa (arabieraz إليسا) (izen osoa Elissar Z. Khoury, arabieraz إليسار زكريا خوري) (Deir El Ahmar, 1972ko urriaren 27a) pop abeslari libanoarra da, Libanon ezezik Arabiar munduan ere abeslaririk ezagunenetakoa[1].
Elissa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | إليسار زكريّا خوري |
Jaiotza | Deir Al-Ahmar (en) , 1972ko urriaren 27a (51 urte) |
Herrialdea | Libano |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lebanese University (en) : politika zientzia |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Garaipenak
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika world musica Arabiar musika |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
Diskoetxea | EMI Rotana Music Group (en) Universal Music Group Suria Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
2005etik aurrera Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen emakumezko abeslaria izan da. 30 milioi kopiatik gora saldu ditu[2] eta Libanoko "celebritie" aberatsenetakoa da[3]. Sare sozialetan 44 milioi jarraitzaile ditu.
Biografia
Bekaa haraneko Deir el Ahmar herrian jaio zen, Beirut hiriburutik 100 kilometrotara[2]. Familia kristau batean jaio zen, aita libanoarra du eta ama siriarra[4]. 10 urte zituela haurretzako Mont La Salle jaialdian hartu zuen parte. Libanoko Unibertsitatean Politika ikasketak egin bazituen ere[2] musika ibilbidea hobetsi zuen. Antzerkian ere aritu zen hasiera hartan, Le Théâtre de Dix-Heures taldean[2].
Elissaren musika ibilbidea 1992an hasi zen, Libanoko Studio El Fan lehiaketan bigarren postuan gelditu zenean. Aurreneko diskoa ordea ez zen 1998 arte iristi. Baddi Doub izena zuen ("urtu nahi dut"). Hit-a izan zen singlean Gerard Ferrer kataluniarrarekin batera kantatu zuen. 150.000 kopia saldu zituen eta Cannesko Nazioarteko Musika Jaialdian abesteko aukera izan zuen. Urte berean "Head & Shoulders" txanpu konpainiaren iragarkian azaldu zen eta bere aurpegia oso famatua egin zen. Bigarren diskoa W'akherta Ma'ak izan zen eta halako arrakasta izan zuen Estatu Batuetako Bill Clinton presidentearen aurrean abestu zuela[2]. Disko honekin "Murex d'Or" "emakumezko artista onenaren" saria irabazi zuen.
Hurrengo diskoek ere arrakasta handia izan zuten eta Elissa hainbat konpainia handiren aurpegi bihurtu zen, Ekialde Hurbilerako Pepsiren enbaxadorea besteak beste[5]. 2005 urtean World Music Awards-etan "Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista"-ren saria irabazi zuen, halako sari bat lortzen duen lehen libanoarra izan zen. Hollywoodeko Kodak Theatre mitikoan jaso zuen saria. 2006an berriz ere lortu zuen sari bera.
2007 urtean Ayami Beek diskoa argitaratu zuen. Disko honetan dago Elissaren inoizko singlerik ezagunean, "Betmoun" abestia. 2009an hirugarren World Music Awards saria eskuratu zuen Tsadaq Bmein diskoarengatik[6].
Aktibismoa
2014 urtean Estatu Islamikoak gutxiengoen aurka egindako basakeriak salatu zituen, bera Libanoko kristaua dela eta ama siriarra duela[4].
Emakumezkoen eskubideen alde ere sarritan egin du. Bularreko minbiziaren detekzioaren aldeko abokatua izan da, tabuak hautsi behar direla efendatuz, berak ere minbizia jasan baitu[1].
Diskografia
- Baddi Doub (1998)
- W'akherta Ma'ak (2000)
- Ayshalak (2002)
- Ahla Donya (2004)
- Bastanak (2006)
- Ayami Beek (2007)
- Tsadaq Bmein (2009)
- As'ad Wahda (2012)
- Halet Hob (2014)
- Saharna Ya Lail (2016)
- Ila Kol Elli Bihebbouni (2018)
Sariak
- World Music Awards:
- 2005: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
- 2006: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
- 2010: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
- Murex D'Or :
- 2002: urteko emakumezko artista onena
- 2005: urteko emakumezko artista onena
- 2012: urteko emakumezko artista onena eta abestirik onena ("As'ad Wahda")
- Middle East Music Award:
- 2008: urteko emakumezko artista onena
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Women Are Saying They're Getting Checked After A Famous Lebanese Singer Said She'd Had Breast Cancer» BuzzFeed News (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- (Ingelesez) Khazaal, Chaker. (2015-03-13). «Elissa: A Light in the Dark Times of the Middle East» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- www.albawaba.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- (Ingelesez) «‘Stop the war’: Elissa urges fans to pray for Syria» Arab News 2017-04-05 (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- «Elissa Pepsi Commercial Music Video - أليسا - إعلان بيبسي, Music Video clip» Arabic Media (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- (Ingelesez) Awards, World Music. (2016T03:19). [https://twitter.com/worldmusicaward/status/774190455093399552 «Lebanese Superstar #Elissa releases her 10th Studio Album #SaharnaYaLeil! @elissakh https://www.facebook.com/worldmusicawards/posts/1090645811016531 …pic.twitter.com/eTXP45ajBs»] @worldmusicaward (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).