Elisabeth Kübler-Ross

Elisabeth Kübler-Ross (Zürich, 1926ko uztailaren 8aScottsdale, Arizona, 2004ko abuztuaren 24a) psikiatra eta idazle suitzar-estatubatuarra izan zen.

Elisabeth Kübler-Ross
Bizitza
JaiotzaZürich, 1926ko uztailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Suitza
HeriotzaScottsdale (Arizona), 2004ko abuztuaren 24a (78 urte)
Hobiratze lekuaParadise Memorial Gardens (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, saiakeragilea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1310474 Discogs: 5555511 Find a Grave: 9364652 Edit the value on Wikidata

Aitzindaria izan zen heriotzetik hurbileko pertsonak ikertzen, eta lan ugari idatzi bazuen ere mundu mailan ezagun bihurtu zen "On Death and Dying" (1969; "Heriotzaz eta hiltzeaz") erreferentziazko liburuarekin. Bertan plazaratu zuen terminaltasun egoeran dagoen gaixoek psikologikoki igarotzen dituzten bost faseak, gaixotasuna onartu arte. Bere lana oinarrizkoa izan zen medikuntza paliatiboa garatzeko. Heriotza mugako esperientziak ikertzen ere denbora luzean jardun zuen.

Medikuntza bere jaioterriko unibertsitatean lizentziatu zen 1957an, eta urte bat geroago AEBetara joan zen bizi eta lan egitera. Besteak beste eta bere kalkuluen arabera 1982rako 125.000 ikasle ingururi irakatsi zien heriotzaren prozesuaz ikastetxe, fakultate, ospitale eta bestelako zentroetan zehar. Ospea ez ezik oposizioa ere topatu zuen hainbat lankideren aldetik.

Ohorezko doktore izendatu zuten AEBetako hogei bat unibertsitatetan. 2007an proposatu zuten "National Women's Hall of Fame" delakoan sartzeko. "Time" aldizkariak izendatu zuten XX. mendeko 100 pentsalari hoberenen artean.

Bizitza pertsonala

Europako urteak

Zürichen jaio zen Erika eta Eva ahizpekin batera, hirukiak izan zirelarik, familia protestante batean, gurasoak praktikanteak ez izan arren. Bigarren Mundu Gerran errefuxiatuen errealitatea ezagutu zuen eta geroxeago 1954an Majdanek-eko kontzentrazio-esparru poloniarra eta hilketa masiboen errealitate gordina.

Medikuntza ikasi zuen aitaren nahiaren aurka, Zuricheko unibertsitatean, azkenean onartu eta berataz harro egon arte. 1957an graduatu zen.

Ameriketan

Ikaskide estatubatuarrarekin ezkondu zen 1958an, Manny Ross, eta New Yorkera (AEB) joan ziren bizitzera. Bi aldiz haurdun eta bietan galdu zituen umekiak, baina galera horien ostean Kenneth semea eta Barbara alaba jaio ziren 1960ko hamarkadaren hasieran.

Psikiatria ikasi eta gero Chicagora joan ziren bizitzera 1965ean. Lau urte geroago bere lehenengo liburua eta oihartzun gehien lortu zuena argitratau zuen, eta horrek eraman zuen munduan zehar hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta bestelako jarduera akademikoak egitera.

1977an "Shanti Nilaya" (Bakearen Etxea) sortu zuen Kaliforniako txoko batean, eta bete-betean esoterismoaren munduan murgildu zen. Azkenean, familia eta lanaren artean aukeratu behar izan zuenean, bigarren arloa hautatu eta 1979n Elisabeth eta Manny dibortziatu ziren.

Cicely Saundersen lanak inspiraturik, 1985ean saiatu zen hospizio bat sortzen HIESdun umeentzat Virginian, baina bertakoen oposaketa latza topatu zuen. 1994an bere etxea eta gauza pertsonalak galdu zituen nahita piztutako sute batean, ziur aski gatazka hori zela-eta.

1995ean IZB batzuk hemiplejikoa eta elbarritua utzi zuten, eta 9 urte geroago hil zen Arizonako etxalde batean. Azken fasean nahikoa bakarrik bizi izan zen, pertsona batzuen laguntzarekin baina azkenik bere biografiarekin bakeak eginda.

2005ean, Ken Ross semeak "Elisabeth Kübler-Ross Foundation" sortu zuen Scottsdalen (Arizona).

Kübler-Rossen eredua

Egile ezagun honek bizitzaren azken fasean garatzen diren bost faseak deskribatu zituen eredu edo jarraibide honen arabera, beti orden horretan gertatzen ez dena eta doluan eta beste esperientzia traumatikoetan ere aplika daitekeena:

1. Ukapena — Lehenengo erreakzioen artean hauxe dugu, pertsonak gezurrezko errealitate bat irudikatzen duenean, nahiago duen errealitate faltsua.

2. Haserrea — Pertsona konturatzen da ukazioak ezin duela aurrera jarraitu, frustrazioa sentitzen du eta sentiarazten die bereziki ondoan dituenei. Ohikoak dira fase honetan galdera hauek: "Zergatik niri? Ez da bidezkoa!"; "Nola gertatu dakioke hau neuri?"; "Norena da errua?"; "Zelan baimentzen du Jaungoikoak hau gertatzea?".

3. Negoziazioa — Hirugarren urrats honetan nolabaiteko itxaropena dago egoera ebitatu daitekelakoan. Sarritan, negoziatzen da bizitza luzatzea bizitzeko moduak aldatzearen ordez. Beste batzuetan, dirua edo baliodun gauzak eskaintzen dira.

4. Depresioa — "Hain triste nago, zergatik kezkatu, dena alferrik da-eta?"; "Laster hilgo naiz, beraz zer axola du?"; "Zergatik jarraitu?". Heriotza kontu ziurra eta gertua denean, tristezia, isiltasuna eta bakardadea etortzen dira.

5. Onarpena — "Ondo aterako da."; "Aurre egingo diot, prest egongo naiz." Hilurren dagoen pertsona fase honetara iristen bada bere ingurukoak baino lehen, lasaitasuna hedatuko du. Sarritan atzera begirako begirada hartuko du barne, eta emozioen oreka azkenean.

Heriotzaren mugako esperientziak

Kübler-Ross heriotza mugako esperientziez ere interesatu zen. Medikua izanik eta hil zorian zeuden pertsona askorekin harremana edukiz, kasu zuzen asko lehen eskutik ezagutu eta ikertu zituen. Ikerketa horietan oinarriturik berak -bere garaiko beste ikerlarien antzera- gure kontzientzia, arima edo gogoa heriotzaren ostean beste dimentsio batera pasatzen dela defendatu zuen, eta ideia hori bere liburu batzuetan azaldu zuen ("On Life After Death", "Why Are We Here", "The Tunnel and the Light", etab. [1])

Bibliografia hautatua

  1. "On Death & Dying", 1969
  2. "Questions & Answers on Death & Dying", 1972
  3. "Death: The Final Stage of Growth", 1974
  4. "Questions and Answers on Death and Dying: A Memoir of Living and Dying", 1976
  5. "To Live Until We Say Goodbye", 1978
  6. "The Dougy Letter -A Letter to a Dying Child", 1979
  7. "Quest, Biography of EKR", 1980
  8. "Working It Through", 1981
  9. "Living with Death & Dying", 1981
  10. "Remember the Secret", 1981
  11. "On Children & Death", 1985
  12. "AIDS: The Ultimate Challenge", 1988
  13. "On Life After Death", 1991
  14. "Death Is of Vital Importance", 1995
  15. "Unfolding the Wings of Love", 1996
  16. "Making the Most of the Inbetween", 1996
  17. "AIDS & Love, The Conference in Barcelona", 1996
  18. "Longing to Go Back Home", 1997
  19. "Working It Through: An Elisabeth Kübler-Ross Workshop on Life, Death, and Transition", 1997
  20. "The Wheel of Life: A Memoir of Living and Dying", 1997
  21. "Why Are We Here", 1999
  22. "The Tunnel and the Light", 1999
  23. "Life Lessons: Two Experts on Death and Dying Teach Us About the Mysteries of Life and Living", 2001
  24. "On Grief and Grieving: Finding the Meaning of Grief Through the Five Stages of Loss", 2005

Zineman

Bere bizitza, lana eta hil aurreko azken urteak jasotzen ditu "Dem Tod ins Gesicht sehen" ("Una mirada de amor" edo "Faire face à la mort") dokumental suitzarrak, Stefan Hauptek egindakoa 2003an. Elisabethekin batera, haren bi ahizpa, bi irakasle, apaiz bat eta inguruko pertsona garrantzitsu batzuk agertzen dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.