Elisabeth Guttenberger
Elisabeth Guttenberger (Alemania, 1926ko otsailaren 6a – 2024ko martxoaren 25a) Auschwitz-Birkenau-tik bizirik atera zen emakume ijitoa.
Elisabeth Guttenberger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stuttgart, 1926ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | 2024ko martxoaren 25a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak |
Biografia
Elisabeth Guttenberger Stuttgart-en hazi zen sinti familia batean. Bere aitak instrumentuak saltzen zituen eta 1936an Munich-era mugitu ziren. 1935koko Nurembergeko Lege arrazialek familiaren bizimodua hankaz gora jarri zuen, Elisabeth-i eskolara joatea galarazi zioten, ondoren bortxazko lana ezarri zioten arma fabrika batean.[1]
1943an atxilotua eta Auschwitz-Birkenau-era eramana bere familiarekin. Han egon eta sei hilabetera atxilotuen kudeaketarako ofizinan jarri zuten lanean, non "liburu nagusia" eraman behar zuen, hau da, espetxeratutako gizon ijito guztien erregistroa.[1] Ravensbrück-era aldatu zuten, 1944ko abuztuaren 1ean, ijitoen kanpua itxi eta egun bat arinago. [2]
Fráncforten egin ziren Auschwitz-eko epaiketetan testigantza eman zuen eta naziak kondenatzeko balio izan zuen, epaiketan ezinbestekoak izan ziren atxilotutako gizon sinti eta romani-en erregistro liburuak.[1][2] Alemaniak lehenengoz onartu zuen Samudaripen-en (Porraimos).erantzukizuna zuela.[2][1]
Elisabeth Guttenberger Bigarren Mundu Gerratik bizirik atera zen, baina Auschwitz-Birkenau kanpuan 30 senidetik gora galdu zituen.[1][3]
Aitortzak
Silvia Agüerok Resistencias Gitanas (2020) liburuan Elisabeth Guttenberger-en istorioa kontatzen du.[3][4]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «German Resistance Memorial Center - Biographie» www.gdw-berlin.de (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- «Las valientes mujeres que condenaron a los nazis responsables del genocidio gitano» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- (Gaztelaniaz) «Pueblo gitano: una historia de resistencia» ElDiario.es 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).