Elisabet Portugalgoa
Elisabet Portugalgoa (portugesez: Isabel de Portugal; Lisboa, 1503ko urriaren 24a - Toledo, 1539ko maiatzaren 1a[1]) 1526-1539 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
Elisabet Portugalgoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel de Avis | ||||
Jaiotza | Lisboa, 1503ko urriaren 24a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Espainia Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Toledo, 1539ko maiatzaren 1a (35 urte) | ||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||
Familia | |||||
Aita | Manuel I.a Portugalgoa | ||||
Ama | Maria Aragoikoa | ||||
Ezkontidea(k) | Karlos V.a Habsburgokoa (1526ko martxoaren 11 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | |||||
Leinua | Avis (Portugal) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | portugesa gaztelania latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Bizitza
Portugalgo Manuel I.aren eta Aragoiko Mariaren alaba zen. Espainiako Karlos I.arekin ezkondu zen, eta hura bidaietan zebilen bitartean Espainiako arazoak trebeki konpondu zituen. Portugalekin itun bat izenpetu zuen Moluka uharteak haiei emateko. Espainia eta Frantziaren arteko Cambraiko bakea (1529) izenpetu zedin ahaleginak egin zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Isabel (D.) Arqnet.pt
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Portugalgoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.