Elisabet Nafarroakoa (1395-1435)

Elisabet Évreuxkoa edo Elisabet Nafarroakoa (?, 1395?, 1450eko abuztuaren 31a) Nafarroako Erresumako infanta izan zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, zituen.

Elisabet Nafarroakoa (1395-1435)
Bizitza
JaiotzaNafarroako Erresuma, 1395eko uztailaren 13a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1450eko abuztuaren 31 (55 urte)
Familia
AitaKarlos III.a Nafarroakoa
AmaLeonor Trastamarakoa
Ezkontidea(k)John IV, Count of Armagnac (en) Itzuli  (1419 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEvreux leinua
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Artikulu hau Karlos III.aren alabari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet Nafarroakoa».

Biografia

Lehendabizikoz 1414an Joanes II.a Aragoikoari ezkon-hitza eman[1] eta amak ezkonsaria utzi zion arren[2], erregea bilakatzean hitza jan eta Blanka bere ahizpa ezkontzea erabaki zuen.

1419ko maiatzaren 10ean Armañaceko kondea zen Joan IV.a Armañacekoa ezkondu zuen. Hau Joanen bigarren ezkontza izan zen, Blanka Bretainiakoa semerik gabe hil zitzaiolako.

Elisabetek bost seme-alaba izan zituen:

  • Maria (1420 - † 1473), Joan II.a Alençongoa ezkondu zuena.
  • Joan (1420 - † 1473), konderria jarauntsi zuena.
  • Leonor (1423 - † 1456), Luis Chalongoa ezkondu zuena.
  • Karlos (1425 - † 1497), Fézensagueteko bizkondea
  • Elisabet (1430 - † 1476), Joan bere nebaren maitalea zena.

Erreferentziak

  1. Navarre, Medieval Lands
  2. Yanguas, II. Lib, 191. orr.

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.