Elisabet Erreginaren uharteak

Elisabet Erreginaren uharteak[1] (ingelesez: Queen Elisabeth Islands) Kanadako Artikoko uhartedia da, 74° 30’-ko latitudetik gora dauden uharteak hartzen dituena, lehenengo Parry eta Sverdrup uharte multzoak barne. Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg dira uharte nagusiak. 419.061 km² hartzen dute guztira eta 325 lagun bizi dira bertan.

Elisabet Erreginaren uharteak

Satelitezko irudia
Bertako izenaQueen Elisabeth Islands
Geografia
KokapenaOzeano Artikoa
Uharteak denera2.126
Uharte nagusiakEllesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg
Azalera419.061 km²
Punturik garaienaBarbeau mendia
Politika
Herrialdea Kanada
ProbintziakIpar-mendebaldeko Lurraldeak eta Nunavut
Gizartea

Uharteak

Hauek dira, mapan adierazita, uharte nagusiak artxipelagoan:

Artxipelagoko uharteak.

Uharteen artean, Melville uhartearen mendebaldea eta haren ipar-mendebaldera dauden beste batzuk Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeen barruan daude administratiboki; baina ekialdeko lur gehienak Nunavut eskualdean daude, Inuit herriaren autogobernuko zonaldean.

Uharteen kokapena Kanadan, marra beltzak bereizten ditu, mendebaldean utziz, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, eta ekialdera Nunavetekoak.
Elisabet Erreginaren uharteak (100 km² baino gehiago)
 
Ranking
Munduan Kanadan Multzoan Izena Probintzia Azalera
(km²)
Perimetro
(km)
Biztanleria
(2001)
Punturik garainea Garaiera
010CAN-0301Ellesmere uharteaNunavut196.23610.748168Barbeau mendia2.616
027CAN-0602Devon uharteaNunavut55.2473.5890Devon izotz-eremua1.920
032CAN-0703Axel Heiberg uharteaNunavut43.1783.0610Outlook Peak2.210
033CAN-0804Melville uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
42.1493.1070Izengabeko lekua776
054CAN-1305Bathurst uharteaNunavut16.0422.0690Stokes mendiak412
055CAN-1406Patrick Printzearen uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak15.8481.6720Izengabeko lekua279
069CAN-1607Ellef Ringnes uharteaNunavut11.2951 0270Isachsen Dome260
096CAN-2108Cornwallis uharteaNunavut6.995636215Izengabeko lekua359
111CAN-2509Amund Ringnes uharteaNunavut5.2555000Izengabeko lekua265
115CAN-2610Mackenzie King uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
5 0484440Leffingwell Crags500
171CAN-3011Borden uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
2.7944180Izengabeko lekua150
185CAN-3312Cornwall uharteaNunavut2.2583110McLeod Head400
249CAN-3813Eglinton uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak1.5412270Izengabeko lekua210
265CAN-4014Graham uhartea(Nunavut)Nunavut1.3781710175
273CAN-4315Lougheed uharteaNunavut1.3082430Izengabeko lekua126
294CAN-4416Byam Martin uharteaNunavut1.1501450Izengabeko lekua153
298CAN-4617Vanier uharteaNunavut1.1261690Adam mendilerroa220
311CAN-4818Cameron uharteaNunavut1.0592190Wilmot mendia171
336CAN-5219Meighen uharteaNunavut9551880Meighen izotz-eremua268
383CAN-5920Brock uharteaIpar-mendebaldeko Lurraldeak7641740Izengabeko lekua67
421CAN-6121King Christian uharteaNunavut6451160King Christian mendiak165
454CAN-6422North Kent uharteaNunavut5901220Izengabeko lekua600
467CAN-6523Emerald uharteaNunavut5491170Izengabeko lekua150
-CAN-6824Alexander uharteaNunavut4841290180
-CAN-7325Massey uharteaNunavut4321130210
-CAN-7826Little Cornwallis uharteaNunavut4121580Izengabeko lekua130
-CAN-8527Coburg uharteaNunavut3441380Izengabeko lekua823
-CAN-8728Helena uharteaNunavut326980
-CAN-8929Stor uharteaNunavut313790Izengabeko lekua560
-CAN-9330Baillie-Hamilton uharteaNunavut290740Izengabeko lekua230
-CAN-11231Griffith uharteaNunavut189630
-CAN-12832Hoved uharteaNunavut158550Izengabeko lekua350
-CAN-13633Lowther uharteaNunavut145580
-CAN-14134Buckingham uharteaNunavut137450Monte Windsor150

Lurraldea eta gizakiak

Eskualde honetan Dorset kultura Thule kulturak ordezkatu zuen garaia.

Uharteetako ipar-mendebaldeko kostalde parte batzuk giza-okupazioarentzat gogorregiak suertatu zirela dirudi, baina gainerakoetan paleo-eskimo eta inuitak, herri artikoak, bizimodu nomadikoa egiteko gauza izan dira ingutune latz honetan.

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [2] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [3].

Thule kultura eta inuitak

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte hauetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren, ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[4]

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, eta hain zuzen ere egun artxipelago honetan dagoen Resolute / Qausuittuq herria (Ellesmere uhartean) hegoalderahotik ekarri zituzten Inuitekin sortu zen 1950eko hamarkadan.[5]

Resolute edo Qausuittuq 2004. urtean.

Hala ere, urteen poderioz, eta azkenean auto-gobernu gaitasuna gauzatu delarik nolabait Nunavuten, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek .ere bat egin dute asentamenduekin.

Resilutez gain, beste asentamendu bat dago uharteetan, Grise Fiord, hau ere Ellesmeren, bien artean 375 biztanle direlarik. Alert izeneko estazio meteorologiko bat ere bada, biztanlego ofizialik gabe, baina urte osoan zehar bertan zientzalari eta langileak dituena.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  3. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  4. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. (Ingelesez) «Resolute» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.