Elisa Rueda
María Elisa Rueda Valenzuela (Markina Xemein, Bizkaia, 1959ko martxoaren 16a) irakaslea, poeta eta aktorea da.
Elisa Rueda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1959ko martxoaren 16a (65 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, aktorea, idazlea eta irakaslea |
Gasteizko Poetak Maiatzean Nazioarteko olerkien jaialdiaren zuzendaria da. 2022an Urrezko Zeledon izendatuko zuten lan horregatik.[1]
Biografia
María Elisa Rueda Valenzuela, Elisa Rueda izenez ezagunagoa, Markina-Xemein udalerriko Okerra kalean jaio zen. Oso gaztetatik Gasteizera joan zen, harrezkero bertan bizi eta lan egiten du. Maistra ikasketak egin zituen, irakaskuntzan lan egiten du 1981az geroztik eta 1998tik euskara irakaslea da Arabako hiriburuko Ekialdea Institutuan.[2][3]
Ibilbidea
Irakasle, poeta eta aktorea, haren jarduerak eta parte-hartzeak emakume aktibo bihurtzen dute. Goenkale seriean lan egin zuen aktore gisa, eta Goazen musikalean parte hartu zuen. Horrez gain, hainbat film laburretan parte hartu du, besteak beste, Yago Mateoren El Cuco eta De Chilena, Paúl Urkijoren Jugando con la muerte, antzerki-lan eta webserietan. Poesiari dagokionez, Poetas Nazioarteko Poesia Jaialdia sortu eta zuzendu du Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean.[4] Errezitaldi ugari eskaintzen ditu, eta bere jarduera El Club de los Poetas Rojos taldearekin nabarmentzen da. Besteak beste, obra hauek egin ditu: Escalada libre, Cumpleaños en Salburua[5] ipuina bertsoz eta Escaleras hacia el Sur poema-liburua, Ernestina de Champourcín 2013 poesia-saria jaso zuena.[6][2][7] 2016an, ex aequo irabazi zuen Valparaíso Fundazioaren Poesiako Paul Beckett saria.[8][9] Estatuko eta nazioarteko poesia-topaketetan parte hartu du.
Lanak
Literatura
- Antología Corazón de Cielo.
- Cuento en verso 'Cumpleaños en Salburua', 2012.
- Escalada libre, 2013.
- Escaleras hacia el Sur, 2014.
- Tentación botánica (Fundación Valparaíso, 2016).
- Las últimas cerezas (Mercurio, 2023).
Sariak
Erreferentziak
- Etxenausia, Unai. (2023-09-18). ««Poesia da beti presente daukadana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- «Elisa Rueda» catalogo.artium.org.
- Apodaka, Mikel. «Asociación de Escritores de Euskadi - Euskadiko Idazleen Elkartea - Elisa Rueda gana el premio de poesía ‘Ernestina de Champourcin’» www.escritoresdeeuskadi.com.
- Las infinitas rimas de los versos. .
- Correo, El. «Una historia verde para niños» www.elcorreo.com.
- Correo, El. «Elisa Rueda plasma su poesía en 'Escalada Libre', que presentará en Dendaraba. El Correo» www.elcorreo.com.
- Iñaki Gamboa. (3 de enero de 2014). Entrega de premios Ernestina de Champourcin 2013 Elisa Rueda. .
- Elisa Rueda y María Paz Cerrejón, XVIII Premio Paul Beckett de Poesía | Fundación Valparaíso. 5 de diciembre de 2016.
- Imparcial, El. Elisa Rueda y María Paz Cerrejón, XVIII Premio de Poesía 'Paul Beckett'. .
- «JUGANDO CON LA MUERTE/ PLAYING WITH THE DEATH by Paul Urkijo Alijo» Vimeo.
- EiTB. «Comienza la 20ª temporada de 'Goenkale'» www.eitb.eus.
- José Luis Muñoz y Pello Zubiaur, vencedores del 'Concurso de Cuentos Ignacio Aldecoa'. .
- EiTB. «Elisa Rueda recibe el lunes el premio de poesía Paul Beckett» www.eitb.eus.
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Elisa Rueda 'Poetas en mayo' jaialdiaren zuzendariari, Radio Vitoriaren bidez, 2014ko maiatzaren 21ean
- Elisa Ruedaren txoko gogokoena Gasteizen, El Correon, 2016ko apirilaren 29an
- Hegoalderanzko eskaileren aurkezpena, Eloy González Gavilánen bidez, 2014ko azaroaren 5ean
- Elkarrizketa Poesia da beti presente daukadana Berria, 2023.09.09