Elioren altxaldia

Elioren altxaldia 1814an Espainian eman zen militarren lehen jazarraldia izan zen. Francisco Javier Elio jenerala (1766-1822) monarkia absolutistaren aldeko nafar militarra izan zen eta Fernando VII.ari lagundu zion liberalen aurkako zereginetan.

Francisco Javier Elio jenerala.
Pertsiarren Manifestua.

Fernando VII.aren itzulera

1814an Fernando VII.a Espainiakoa, errege gisa, Frantziatik Espainiara itzuli zen. Martxoaren 24an muga igaro zuen. Erregea kanpoan egon zen urtetan Cádizen konstituzio liberal bat onartu zen. Espainiako Gorteetan, gainera, erregeak konstituzio berriari eta bere 173. artikuluari zin ez bazion egiten ez zutela onartuko erabakita zegoen.

Erregeordetza Fernando VII.aren ibilbidea markatuta zuen baina honek ez zuen onarte eta, Madrilera joan beharrean, Valentziara joan zen. Valentzian apirilaren 16an sartu zen. Hirian bi pertsona zeuden erregea itxaroten: Erregentziaren ordezkaria 1812ko Konstituzioaren testuarekin eta diputatu absolutista bat, konstituzio horren aurkakoa; azken honek 69 diputatuek sinatutako manifestua zeraman, Pertsiarren Manifestua alegia.[1] Apirilaren 17an Eliok erregeari bere eskubideak berreskuratzeko gonbitea egin zion eta, horretarako, bere tropak haren agindupean jarri zituen. Espainia Garaikidearen militarren lehen altxadia zen, 1812ko Konsituzioaren aurka eta errege absolutistaren alde.[2]

Erreferentziak

  1. https://es.wikisource.org/wiki/Manifiesto_de_los_Persas Testu osoa Wikisourcen
  2. Rafael Gambra. La primera guerra civil de España (1821-1823). Madril, 1950

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.