Elimendi
Elimendi, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena, 1133 metroko garaiera duena. Artesa izena ere eman izan zitzaion garai batean baina Euskaltzaindiak eta Euskal Mendizale Federazioak lehena baino ez dute hobetsi[1]. Bigarren izena azpil forma berezi bat duelako ematen zaio. Bere formak sumendi bat ere gogorarazten du.
Elimendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.133 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′15″N 1°55′57″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Iturgoien, Ingiriatik/Argiñano/Bidaurre/Amunarritz |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Abiapuntuak
Aukeretako bat, Infernuko Labarra igotzea da, Iturgoienetik, San Adriango ermitatik igaroz, Ingiriaraino heltzeko, eta, hemendik, tontorrera zuzen joateko. Bidezidorrak landaretza artean galtzen dira, eta, beraz, labar hauek esploratzeko, iparrorratza erabiltzea ezinbestekoa da, baita eguraldi onarekin ere.
Aurreko aukera gomendagarriena den arren, ibilbide errazenak Argiñanotik, Bidaurretik eta Amunarriztik abiatzen dira.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |