Elijah Harper
Elijah Harper (Red Sucker Lake, Manitoba, 1949ko martxoaren 3a- Ottawa, Ontario, 2013ko maiatzaren 17a) kanadar legegilea izan zen. Ojibwa-creeak indiar herriko kidea izan zen. Manitobako Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, ez baitzen indiar ikasleentzako zerbitzurik, indiar ikasketen saila sortu zuen, eta indiar ikasleentzako aholku-bulegoa ere bai. Unibertsitatea utzita, Manitoba indiar anaidiarentzat lan egin zuen, erkidegoa sustatzeko ofizial gisa, Red Sucker Laken (1972-1973). 1974an creeaken aldeko proiektuetan lan egiten hasi zen. 1975etik 1977ra Manitoba probintziako ipar-arazoetarako analista gisa lan egin zuen. Red Sucker Lakera itzuli ondoren hango buruzagi izendatu zuten. 1981ean Manitobako iparraldeko ordezkari hautatu zuten, eta Manitobako Legebiltzarreko lehen indiarra izan zen. 1981-1986 bitartean beste zenbait kargu izan zituen, Iparraldeko Argindarraren Hedapenerako Lan taldeko buru, Indiar Arazoetako Batzordeko lehendakarikide, eta Ipar Arazoetako ministerioko laguntzaile, besteak beste. 1987an Ipar Arazoetako ministro izendatu zuten. Quebeceko autogobernu eskariari erantzunez, gobernu federalak zuzenketa bat egin zion Kanadako konstituzioari Meech Lake ituna deitua Quebec gizarte desberdintzat ezagutzeko eta lege-funtzio batzuk gobernu federaletik gobernu probintzialetara aldatzeko. Ituna gauza zedin, Kanadako eta bere hamar probintzietako Legebiltzarrek eman behar zuten bere onespena. Manitobako Legebiltzarrean Harperrek Meech Lake itunaren aurkako botoa eman zuen, indiarren arazoak aintzat hartuak ez zirelako. Jarrera horrek gobernu federal eta probintziala indiarrei buruzko politikak berriro aztertzera bultzatu zituen, eta Kanadako indiarren batasuna sendotu zuen.
Elijah Harper | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1987ko otsailaren 4a - 1988ko maiatzaren 9a ← Harry Harapiak (en) - Jim Downey (en) →
1981 - 1992ko azaroaren 30a ← Harvey Bostrom (en) - Eric Robinson (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Red Sucker Lake (en) , 1949ko martxoaren 3a | ||||||||
Herrialdea | Kanada | ||||||||
Heriotza | Ottawa, 2013ko maiatzaren 17a (64 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Manitobako Unibertsitatea Dakota Collegiate, Winnipeg (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Ottawa | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | New Democratic Party of Manitoba (en) Kanadako Alderdi Liberala | ||||||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.