Elihu Thomson
Elihu Thomson (Manchester, Ingalaterra, 1853ko martxoaren 29a - Swampscott, Massachusetts, 1937ko martxoaren 13a) ingeles ingeniari eta asmatzailea izan zen. Aurkikunde garrantzitsuak egin zituen korronte alternoko elektrizitatearen alorrean, eta Estatu Batuetako gai elektrikoen industria sortu zuen (American Electric Company, General Electric Company elkartearen aitzindaria).
Elihu Thomson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1853ko martxoaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Swampscott (en) , 1937ko martxoaren 13a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Pine Grove Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, asmatzailea, kimikaria eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Estatu Batuetara joan zen bizitzera txikitan. 1879an, korronte alternoaren araberako motorra asmatu zuen; hurrengo urteetan erresistentzien bidezko soldadura elektrikoa, erreakzio-motorra (1888), maiztasun handiko alternadorea, elektrizitate-indarraren neurgailuak, eta beste tresna batzuk asmatu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.