Elie Wiesel
Eli Wiesel (hungarieraz: Wiesel Lázár; Sighetu Marmației, Transilvania, Errumania, 1928ko irailaren 30a - New York, 2016ko uztailaren 2a) jatorriz errumaniarra eta frantsesez idazten duen Estatubatuar idazlea izan zen. Wieselen lanak haren bizitzako bi esperientziaren oihartzuna dira: batetik, hamasei urte zituela Auschwitz eta Buchenwald kontzentrazio-esparruetan bizi izandako esperientzia, eta, bestetik, Sigheten bizi izandako fede hasidista.
Elie Wiesel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eliezer Wiesel |
Jaiotza | Sighetu Marmației (en) , 1928ko irailaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 2016) Errumaniako Erresuma (1928 - 1940) Hungariako Erresuma (1940 - 1944) |
Lehen hizkuntza | Yiddisha |
Heriotza | New York, 2016ko uztailaren 2a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Kensico Cemetery (en) Sharon Gardens Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Shlomo Wiesel |
Ama | Sarah Feig |
Ezkontidea(k) | Marion Wiesel (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea |
Hizkuntzak | ingelesa Yiddisha hebreera errumaniera frantsesa hungariera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, militante politikoa, Judaic scholar (en) , eleberrigilea, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, kazetaria, humanista, filosofoa eta antzerkigilea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris eta New York |
Enplegatzailea(k) | Yedioth Ahronoth Bostongo Unibertsitatea New York Hiriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
1956an, jaioterritik irtetera behartu zuteneko pasadizoa idatzi zuen yiddish hizkuntzan: Et le monde se taisait (Eta mundua isilik gelditu zen). Handik bi urtera, La Nuit (1958, Gaua) argitaratu zen Frantzian, kontzentrazio-esparruei buruzkoa. Wieselek berak zioen ez erotzeko idazten zuela, edo erotasunaren hondoa jotzeko, bestela: Paroles d'étranger (1982, Atzerritarraren hitzak). L'Aube (1960, Egunsentia) eta Le Jour (1961, Eguna) lanetan, beste krisi-egoera batzuk jorratzen ditu. Egilearen tradizio bikoitza nabarmentzen dute lan horiek, yiddish ipuinarena, batetik, eta inspirazio hasidikoko eleberri espirituala, bestetik. 1966an, Sobietar Batasuneko juduen egoerari buruko inkesta baten ondoren, saiakera lan bat, Les Juifs du silence (Isiltasunaren juduak), eta antzerki-lan bat, Zalmen ou la Folie de Dieu (1968, Zalmen edo Jainkoaren erotasuna) idatzi zituen. 1968an, Médicis saria jaso zuen Le Mendiant de Jérusalem (Jerusalemgo eskalea) lanagatik. Judu hasidikoaren fedea azaltzen du Célébration hassidique (1972, Ospakizun hasidikoa), Célébration biblique (1975, Ospakizun biblikoa), Contre la mélancolie (1981, Malenkoniaren kontra), Célébration talmudique (1991, Ospakizun talmudikoa) lanetan. Le Testament d'un poète juif assassiné (1980, Poeta judu erail baten testamentua) obran, judu komunista gazte baten istorioa kontatzen du. Zapalkuntza eta esetsaldi antisemita oinarrizko gaiak dira Wieselen lanean, baina baita itxaropena, erbestealdia eta mundu galdu baten nostalgia ere. Le Cinquième Fils (1983, Bosgarren semea) eta L'Oublié (1989, Ahaztua) lanetan, Wieselen lanaren beste garrantzizko gai bat agertzen da: aita-seme harreman zaila. 1963an, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen, eta Bostongo Unibertsitateko Giza Zientzietako katedraburu izendatu zuten. 1986an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, eta bi memoria-liburu argitaratu zituen: Tous les fleuves vont à la mer (1994, Ibai guztiak itsasora doaz) eta Et la mer n'est pas remplie (1996, Eta itsasoa ez dago beteta).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak