Elia Kazan
Elia Kazan (grezieraz Ελία Καζάν, 1909ko irailaren 7 – 2003ko irailaren 28) greziar jatorrizko —Istanbulen (egungo Turkian) jaio bazen ere— Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta antzerki zuzendaria zen.
- Artikulu hau zinema zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elia (argipena)».
Elia Kazan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinopla, 1909ko irailaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Grezia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2003ko irailaren 28a (94 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Molly Kazan (1932 - 1963) Barbara Loden (1967 - 1980) Frances Kazan (1982 - 2003) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Williams College (en) Juilliard School (en) Yale School of Drama New Rochelle High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa greziera turkiera |
Irakaslea(k) | Lucia Dunham (en) Lee Strasberg Harold Clurman |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, aktorea, antzerki zuzendaria, zinema aktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | New School (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Antzerkiari dagokionez, Tennessee Williamsen eta Arthur Millerren lan nagusiak zuzendu zituen: Williamsen The Glass Menagerie (1944) eta A Streetcar Named Desire (1951), eta Millerren All My Sons (1947) eta Death of a Salesman (1949).
Zinemagintzan ere zuzendari arrakastatsua izan zen. Bi Oscar irabazi zituen, 1947ko Gentleman's Agreement eta 1954ko On the Waterfront filmengatik. Sen handiko aktore andana aurkitu zuen: Marlon Brando eta James Dean, besteak beste.
Elia Kazanen salaketak
Bolada labur batean, Ameriketako Estatu Batutetako Alderdi Komunistako kidea izan zen. Hala ere, Stalinek egindako sarraskiek nazkaturik, 30eko hamarkadan alderdia utzi zuen. Gainera, ez zuen alderdikoek filmetan eskua sartzeko inolako saiorik onartzen.
50eko hamarkadan, halere, komunisten kontrako beldurra pil-pilean zegoenean, Kazanek Hollywoodeko hainbat komunista salatu zituen, amerikar ez ziren jardueretarako batzordearen aurrean (House Committee on Un-American Activities, ingelesez). Geroago azaldu zuenez, garai hartan uste zuen horrela jokatzea herrialdearen alde egiteko modu onena zela. Nolanahi ere, kritika mingotsak jaso behar izan zituen hasiera-hasieratik. 1999an, ohorezko Oscar saria eman ziotenean, zeresan handia piztu zen Hollywooden: batzuek uste zuten aspaldiko kontua izanda, haren lan artistikoak eskertzeko merezi zuela, baina beste batzuk ados ez, eta Kazanek Oscar jaso zuenean, ez zuten ezta txalotu ere egin.
Filmografia
- The Last Tycoon
- The Visitors
- The Arrangement
- America, America
- Splendor in the Grass
- Wild River
- A Face in the Crowd
- Baby Doll
- East of Eden
- On the Waterfront
- Man on a Tightrope
- A Streetcar Named Desire
- Panic in the Streets
- Pinky
- Gentleman's Agreement
- Boomerang!
- The Sea of Grass
- A Tree Grows In Brooklyn
- Viva Zapata!