Elia Eudoxia
Elia Eudoxia (latinez: Aelia Eudoxia; grekeraz: Εὐδοξία; jaiotza urtea ? - Konstantinopla, 404), Bizantziar Inperioko enperatriza izan zen.
Elia Eudoxia | |||
---|---|---|---|
395 - 404 ← Gala - Elia Eudozia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 404ko urriaren 6a ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||
Heriotza modua | : arazo puerperala | ||
Familia | |||
Aita | Flavius Bauto | ||
Ezkontidea(k) | Arkadio | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Teodosiar leinu | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristaua |
Jeneral franko baten alaba, Arkadio enperadorearekin ezkondu zen, Eutropio eunuko libertoak Arkadiogan zuen eraginaren ondorioz.
Jada enperatriz bihurtu zenean, eragin handia izan zuen bere senarraren gobernuan, handinahia eta azpijoko zalea izan zen, izaera oso bizi bat erakutsiz. Bere presio taldeak, de facto gobernatzen zuen Inperioa.
Oposiziorik handiena, Joan Krisostomongan izan zuen, Konstantinoplako gotzaina zena, pulpitutik, Eudoxiaren aurka egiten zalantzarik egin ez zuena, nagusiki fribolitatea leporatuz, honen ondorioz, Eudoxiaren gorrotoa jasan zuelarik. Euren arteko borroken ondorioz, Joan Krisostomo, zenbait alditan erbesteratua izan zen 399 eta 404 bitartean, herria, gotzainaren jarraitzaile sutsua zena, matxinatu egiten baitzen. Krisostomo 404an hil zen, Eudoxia hil zen urte berean, bere behin betiko erbestera zihoanean.
Eudoxiaren gorpua, Konstantinoplako Apostoluen Elizan lurperatu zuten, eta, 438an, patuaren xelebrekerien ondorioz, Joan Krisostomorena ere toki berean lurperatu zuten.
Biografia
Jatorria
Flavio Bautoren, Teodosio I.aren jeneral franko erromanizatu baten, alaba izan zen eta, beharbada, Arbogasto jeneralaren arreba[1]. Aita erromatar kontsul gisa ageri da Arkadiorekin 385. urtean. Aita hiltzean 388an, Flavio Promoto laguna, Bizantziar Inperioko magister milituma, Eudoxiaren hezkuntzaz arduratu zen[2] Flavio Rufinok, Teodosio I.aren Ekialdeko pretorioko prefektuak, erditik kendu aurretik. 392. urtean Promoto hil ondoren, haren bi semeak Teodosio enperadorearen semeen (Honorio eta Arkadio) inguruan bizi edo ibiltzen ziren. Eudoxia, beraz, ekialdeko gortetik oso hurbil hazi zen, lehengo Promotoren eta gero haren alargunaren, Marsaren, eta semeen babespean, eta Arkadio oso ezaguna zuen ezkondu aurretik. Hezkuntza pribilegiatua izan zuen eta Pansofio, Nikomediako gotzain izango zena, bere tutore izan zen eta erlijio kristauan hezi zuen.
Bikote inperial batua
395. urteko urtarrilaren 17an, Teodosio I.a Milanen hil zen. Ekialdean Arkadio eta Mendebaldean Honorio geratu ziren bere ordez. Arkadio Flavio Rufinoren, Ekialdeko pretorioko prefektuaren, kontrolpean jarri zuten. Ustez, Rufinok alaba Arkadiorekin ezkondu nahi zuen, eta senidetasuna ezarri teodosiar leinuarekin. Flavio Rufinoren alabaren eta Flavio Arkadioren arteko ezkontza Flavio Eutropio eunukoak, Flavio Rufinoren etsaiak, zapuztu zuen. Aparteko bere edertasunari esker, Eudoxia aukeratu zuen Eutropio eunukoak enperadorearekin ezkontzeko eta amarrua aurrera eramateko.
Rufino Sirian zegoen bitartean, 395. urteko apirilean, Eutropiok Arkadio eta Eudoxiaren ezkontzaren prestakuntzak antolatu zituen sekretuan; gortean inor ez zen konturatu etorkizuneko emaztea ez zela Rufinoren alaba. Rufino, bidaiatik itzulita, sinetsita zegoen jauregian ikusten zuen ezkontzaren prestaketa bere alaba eta Arkadioren artekoa zela. Amarrua oso ondo antolatuta zegoen, eta emaztearen izena azken unean bakarrik agertu zen. Rufinok eragin handia galdu zuen enperadorearen aurrean.
Eudoxiak berehala hartu zuen senarraren gaineko eragina. Bere txanbelana, Amantzio, enperatrizaren lan onak antolatzeaz arduratzen zen, baina aholkulari txarrak ere bazituen emakumeen eta eunukoen artean, hala nola Marsa, Kastrizia eta Eugrafia[3]. Lau seme-alaba izan zituen, eta horietatik 399an, Pulkeria alaba, eta 401ean,Teodosio II.a semea, enperatriz eta enperadore izan ziren, hurrenez hurren[4]. Baina enperadorearekiko fideltasuna ez zegoen frogatuta: bere laugarren umeaz erditu zenean, 401. urtean, hiri osoak bataiatu zuen, sorbaldak altxatuz, «Joan kondearen seme» izenarekin, Arkadioren kontseilari eta ministro omnipotentearen izenarekin[5]. Termak eta jauregi bat eraiki zituen Konstantinoplan[6].
Bikote inperialak Konstantinoplako Joan Krisostomo patriarka estimatzen zuen, baina honek berehala erakarri zien goi-mailako klaseen eta gotzainen etsaitasuna, ideal ebanjelikoarekin bat ez zetorren bizimoduaren kritika zorrotzengatik. Joan Krisostomok Fokas Sinopekoaren erlikien lekualdatzea agindu zuenean, Eudoxia enperatriza bera arduratu zen erlikiontzia hirian barrena eramateaz, eta Joan Krisostomok biziki eskertu zion keinua homilia batean.
Anbizio handiko printzesa
Anbizio handiko printzesa, Eudoxiak oroitzapen gorrotagarri bat utzi zien historialariei, "barbaroa" ezizena eman baitzioten[7][8]: "Ankerra, gorrotagarria, diru eta ohore gose, arima eramana, natura bizioak hartua, kontzientzia galdua, Eudoxiak bere lausengari-taldea du eta bere borondate autokrata eta bidegabearen aurrean dena makurrarazten saiatzen da"[8].
Ez du zalantzarik Eutropio gainetik kentzeko 399an, senarraren gogo ahula horrela menperatzeko. Gaïnas jeneral godoaren babesa lortu zuen, Eutropioren aliatua izandakoa. Baina Joan Krisostomok Eutropio hartu eta babestu zuen elizen asilo-eskubideari esker. Hala ere, Eutropio elizatik atera zenean, atxilotu eta Arkadioren aurrera eraman zuten. Eudoxiak Ziprera erbesterarazi zuen, eta handik laster Kaltzedoniara eraman; han epaitu eta lepoa moztu zioten.
Suntsitu zuen bigarrena Gaïnas jeneral godoa izan zen 400ean, bere soldaduak sarraskitu zituen jendetzaren bidez, eta honek ihesari eman zion.
Traziako Selymbria hiriak (Silivri gaur egun) baimena eskatu zuen Eudoxiopolis izena hartzeko enperatrizaren omenez. Eudoxiak, lausengatuta, diru-sarrerak handitu zizkien[6]. Izen horrek denbora gutxiz iraun zuen.
Aurkaritza Joan Krisostomorekin
Eudoxiak kristauak eskandalizatzen zituen bere luxu eta handikeriarekiko maitasunagatik. Joan Krisostomok gaitzestu egin zuen Kalitrope alargunarena eta beste alargun baten ondasunena zen diru kopuru bat bere gain hartzeagatik: enperatriza Itun Zaharreko Jezabel erregina zitalarekin konparatuko zukeen. Baina Joan Krisostomok, Eutropio jada Eudoxiaren mendekutik babesten saiatu zenak, egoera txarra aurkitzen du gortean.
Mendeku hartzeko, Eudoxiak Teofilo Alexandriako patriarkarekin eztabaida kanonikoa baliatu zuen Joan Krisostomo atzerriratzeko. 403ko ekainean, Teofilo Konstantinoplara iritsi zen Konstantinoplako patriarkak epai zezan, baina patriarkak eta bere ingurukoek bazekiten gortea estimatzen, eta kasua Joan Krisostomoren aurka bihurtu zen, zeina orduan kargutik kendu eta kondenatu baitzuten, Flavio Arkadio enperadoreak berresten du kondena, bere emazteak bultzatuta. Hala ere, Konstantinoplako biztanleriaren erreakzio suminduari aurre eginda, Joan Krisostomo berehala gogorarazten dute, enperatrizaren eskariz[6], zeinak, istripu misteriotsu baten ondorioz, -abortu bat-, Zeruko abisu bat ikusten baitu. Eudoxiak zoriondu egiten du. Hala ere, enperatrizak ezin du jasan hain independiente den prelatu baten presentzia.
Enperadorea bezala gurtua izatea desiratuz, senatutik lortzen du bera irudikatzen duen estatua eraiki dadila hiriaren foroan, Santa Sofia basilikaren parean. 403ko irailean, porfirozko zutabe baten gainean[9] jarririko zilarrezko Eudoxiaren estatua baten dedikazioa zela eta, antzerki-saioak eta dantzak antolatu zituen. Joan Krisostomo, sumindurik, semoi baten kexu da poztasun horiek elizkizun erlijiosoa nahasten dutelako. Eudoxiari heltzen zaizkio adiera hauek eta haserretzen da. Eudoxiarekiko tentsioa gailentzen den bitartean, Joan ez da batere diplomatikoa, otoitz bat hasten baitu Herodiasi buruzko aipamen batekin, Joanes Batailatzailearen burua eskatzen duenarekin: "Herodias berriz ere erokeriak jota dago. Dantzan hasi da berriro. Joanesen burua eskatzen du berriro erretilu batean"[10]. Eudoxiaren aipamena oso argia da. Krisostomoren aurka dauden apezpikuak bilatzen ditu Eudoxiak; aurkakoek diote kontzilio batek kondenatu duela, eta, beraz, ezin duela Eliza gidatu. Ez du enperadorearen aurrean bere aurkako salaketetatik defendatzeko aukerarik, izan ere, Eudoxia ongi moldatzen da patriarkak enperadorearekin topo egin ez dezan eta erbesteratzeari uko egin diezaion. Istilu handiek astintzen dute Konstantinoplako komunitate kristaua. Azkenik, 404an, bigarren aldiz kondenatu eta erbesteratu zuten Kukuson, Armenian.
Eudoxia handik gutxira hil zen, 404ko urriaren 6an, bigarren abortu baten ondorioz[6]. Konstantinoplako Apostoleion edo Apostolu Santuen elizan lurperaturik dago, bere senarraren eta seme Teodosio II.aren hilobien ondoan.
Erreferentziak
- Karl Ferdinand Werner, , Livre de Poche, coll. « Histoire de France », 1984 (réimpr. 1992) (ISBN 2-253-06203-0).
- «Roman Emperors - DIR Aelia Eudoxia (Wife of Arcadius)» www.roman-emperors.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- (Frantsesez) Gottwald, J.. (1907). «La statue de l'impératrice Eudoxie à Constantinople» Revue des études byzantines 10 (66): 274–276. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- Brottier, Laurence. (1996). «L'impératrice Eudoxie et ses enfants» Revue des sciences religieuses 70 (3): 313–332. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Frantsesez) Dacier, Henriette Auteur du texte. (1907). Saint-Jean Chrysostome et la femme chrétienne au IVe siècle de l'Église grecque / croquis. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Frantsesez) Beau, Charles Le. (1819). Histoire du bas-empire, commençant à Constantin-Le-Grand. chez Ledoux et Tenré (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- Filostorgio, XI, 6.
- (Frantsesez) Dacier, Henriette Auteur du texte. (1907). Saint-Jean Chrysostome et la femme chrétienne au IVe siècle de l'Église grecque / croquis. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- Zutabearen zati bat Istanbuleko Santa Irene elizan zegoen oraindik, XX. mendearen hasieran.
- Sokrates Eskolastikoa historialariak aipatzen du. Baina XIX. mendeko historiografiak apokrifotzat du.