Elia Barceló
Elia Eisterer Barceló (Elda, Alacant, Espainia, 1957ko urtarrilaren 29a) Alacanteko idazlea eta irakaslea da.
Elia Barceló | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elda, 1957ko urtarrilaren 29a (67 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Elda Valentzia Innsbruck |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alacanteko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | woman author (en) eta zientzia-fikzio idazlea |
Lantokia(k) | Innsbruck |
Enplegatzailea(k) | Innsbruckeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Elia Barcelók Valentzian ikasi zuen Filologia anglogermanikoa 1979an, eta Filologia Hispanikoa Alacanteko eta Austriako Innsbruckeko unibertsitateetan. 1995ean azken unibertsitate horretan lortu zuen doktoretza. 1981etik Austrian bizi da, eta han literatura hispanikoko irakaslea da.[1]
Ibilbidea
Angélica Gorodischer argentinarrarekin eta Daína Chaviano kubatarrarekin batera zientzia-fikzioaren generoko gaztelaniazko idazle garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Hirurek osatzen dute "zientziaren zientzia-fikzioaren emakumezkoen trinitatea Hispanoamerikan". Zientzia-fikzioaz gain, idazlan errealistak idatzi ditu, gazteentzako, etab.[2][3]
18 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da bere lanaren zati bat, besteak beste, alemanera, frantses, italierara, katalan, neerlandera eta esperantora.[4]
Desagertuta dagoen Nocte Espainiako Beldurrezko Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide izan zen.[5]
Sariak
- Zientzia-fikziozko ipuin onenaren Ignotus saria 1991n
- Gazte literaturako urrezko TP saria 1997 eta 2006an
- Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko zientzia-fikziozko eleberri laburraren Nazioarteko Saria (UPC Saria) 1993.
- Celsius saria 2014
- 2018ko ipuin onenaren Ignotus saria
- Haur eta gazte literaturako Edebé saria.[6]
- 2020an Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (Espainia).
Lan nabarmenenak
- Sagrada. Ediciones B, Barcelona, 1989.
- Consecuencias Naturales. Madrid, 1994.
- El mundo de Yarek, UPC saria 1993, Barcelona, 1994. Editorial Lengua de Trapo
- El caso del Artista Cruel, Edebé saria, 1998.
- La mano de Fatma, 2001.
- El vuelo del hipogrifo, 2002. Lengua de Trapo argitaletxea
- El caso del crimen de la ópera, 2002.
- El secreto del orfebre, 2003. Lengua de Trapo argitaletxea
- Si un día vuelves a Brasil, 2003. Alba argitaletxea
- Disfraces terribles. Barcelona, 2004. Lengua de Trapo argitaletxea
- El contrincante, 2004.
- Cordeluna, Haur eta gazte liburuaren Edebé saria de , 2007.
- Corazón de Tango, 2007. Ed. 451 Editores
- El almacén de las palabras terribles, Zaragoza: Edelvives, 2007.
- La roca de Is, Edebé-Edición Nómadas
- Las largas sombras, 2009. Ediciones Ámbar (berrargitaratua. Roca, 2018)
- Caballeros de Malta, 2007. Edebé- Periscopio
- Anima mundi, 2013. Destino argitaletxea
- Por ti daré mi vida, 2015. Edebé
- La Maga y otros cuentos crueles, 2015. Cazador de ratas
- El color del silencio, 2017, Roca argitaletxea.[7] [8]
- El eco de la piel, 2019, Roca argitaletxea.
- El efecto Frankenstein, 2019, ed. Edebé. Gazte literatura saria.
- La noche de plata, 2020, Roca argitaletxea
- Amores que matan, 2023, Roca argitaletxea[9]
Liburu kolektiboetan parte hartzea
- Bleak House Inn. Hamar bezero Dickens-en etxean. Pilar Adón, Elia Barceló, Oscar Esquivias, Marc Gual, César Mallorquí, Ismael Martínez Biurrun, Elena Medel, Francesc Miralles, Daniel Sánchez Pardos eta Marian Womacken ipuinak. Care Santosen edizioa eta epilogoa. Madril: Fábulas de Albión, 2012
- Mañana todavía. Doce distopías para el siglo XXI. Argitaratzailea: Ricard Ruiz Garzón. Autoreak: Juan Miguel Aguilera, Elia Barceló, Emilio Bueso, Laura Gallego, Rodolfo Martínez, José María Merino, Rosa Montero, Juan Jacinto Muñoz Rengel, Javier Negrete, Félix J. Palma, Marc Pastor eta Susana Vallejo. Fantasia: 2014.
- 666. Carmen Jiménezen edizioa. Egileak: Elia Barceló, Cristina Cerrada, Marta Sanz, Pilar Adón, Esther García Llovet eta Susana Vallejo. Sub Urbano., 2014.
- Hombres (y algunas mujeres) Rosa Monteroren edizioa. Egileak: Elia Barceló, Nuria Barrios, Espido Freire, Nuria Labari, Vanessa Montfort, Lara Moreno, Claudia Piñeiro, Marta Sanz, Elvira Sastre, Karla Suárez eta Clara Usón. Zenda, 2019.
Erreferentziak
- Molina, Margot. (15 de mayo de 2017). Entrevista | “Hemos pasado de una situación horrible a la normalidad democrática como si tal cosa”. ISSN 1134-6582..
- Elia Barceló reivindica el papel de las mujeres "de cierta edad" | Tribuna Feminista. 25 de junio de 2018.
- Elia Barceló se dedicará en exclusiva a la literatura tras su último éxito. .
- "Me interesa el misterio del ser humano". .
- Cádiz, Diario de. La escritora Elia Barceló pregonará la Feria del Libro de Cádiz. .
- Abella, Anna. (23 de enero de 2019). «Maite Carranza y Elia Barceló se llevan los premios Edebé» elperiodico.
- Fischer, Ana Rodríguez. (30 de agosto de 2017). Secretos de familia. ISSN 1134-6582..
- García, Eugenia. (26 de mayo de 2017). Elia Barceló: "Estaba deseando escribir 'El color del silencio'". .
- (Gaztelaniaz) EZKERRA, IÑAKI. (2023-05-20). «Elia Barceló y el 'cozy crime'» Hoy.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
Kanpo estekak
- https://eliabarcelo.com/ Web gunea gaztelaniaz.
- Elkarrizketa El País egunkarian, 2013ko abuztuaren 25ean.
- Elkarrizketa Elia Barcelóri gaztelaniaz.
- El mundo de Yarek-en aipamena gaztelaniaz.
- 'Corazón de tango' obra gaztelaniaz.
- Kapitulu bat irakurri: Corazón de tango en español.
- Lengua de Trapo argitaletxea
- 451 Gaztelaniazko editoreak.
- Elia Barcelóren bloga
- Ámbar edizioak
- Bideoa: RTVEko elkarrizketa, La aventura del saber, 2017-09-26