Eli Heckscher
Eli Filip Heckscher (Stockholm, Suedia, 1879ko azaroaren 24a - 1952ko abenduaren 23a) suediar ekonomista izan zen.
Eli Heckscher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1879ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Stockholm, 1952ko abenduaren 23a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Mosaic Cemetery, Northern Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Isidor Heckscher |
Ezkontidea(k) | Ebba Heckscher (en) (1907 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea Gothenburg University College (en) |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, historialari ekonomikoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Stockholm School of Economics (en) Stockholmgo Unibertsitatea |
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Royal Society of Arts and Sciences in Gothenburg (en) Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Society of Sciences in Lund (en) |
Ideiak
Bertil Ohlinekin batera nazioarteko trukeen teoria osatu zuen, zeinaren arabera garrantzi handia baitu herrialdeen produkzio-faktoreen ugaritasun erlatiboak. Ekonomista klasikoentzat, Adam Smith eta David Ricardorentzat bereziki, herrialde bakoitzak bere produkzioa bultzatzeko egokien diren sektoreetan espezializatzeko joera du, hau da, kostu konparatuak beste herrialdeekiko txikiagoa duen sektoreetan; baina gerta daiteke herrialde batek kostu txikiagoaz egin dezakeen gai bat inportatzea.
Hala, Heckscher izan zen nazioarteko trukeak kostu konparatiboen bidez azaltzea ez zela nahikoa onartu zuen lehenengoetakoa. Haren iritziz, kostu konparatibo horiek zergatik diren elkarren desberdinak azaldu behar da. Heckscherrek dio produkzio-faktoreen berezitasuna dela harreman hori azaltzen duen datua, esate baterako, Australiak garia esportatzen du, lursoro handiak dituelako, eta Britainia Handitik industria gaiak inportatzen. Bi herrialde horien arteko harremanean, gaien trukeak maila batean produkzio-faktoreen transferentzia ordezkatzen du: australiar lurra britainiar kapitalaren kontra.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eli Heckscher |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.