Elexalde etxea
Elexalde etxea Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. XVI. mendean eraiki zen pizkundetar estiloan[1].
Elexalde etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Leintz Gatzagako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Leintz Gatzaga |
Koordenatuak | 42°59′13″N 2°34′10″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
Izena
Jauregiaren jabeak izan ziren Elexaldetarren izena darama. Torrekua jauregia ere esaten zaio[2], Oñatiko jaunaren dorrea zegoen tokian eraiki baitzen jauregia.
Egitura
Bi solairutako eraikina da, behe solairua eta goikoa. Oinplano errektangularra dauka eta bi isuritako teilatua.
Aurrealdea harlanduz egina dago. Estilo platereskoan egindako ataria du, puntu erdikoa da eta arrosetaz apainduriko dobelak ditu. Goiko solairuan hiru lehio ditu. Erdiko lehioak bi zutabe ditu eta goian tinpanoa. Tinpanoan Elexalde familiaren armarria ikusten da[1].
Etxea babesten duen hormak burdinezko hesi bat dauka.
Erreferentziak
- «Elexalde etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
- «Palacio de Elexalde (Leintz Gatzaga)» www.tierraignaciana.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.